Uztailaren 7tik 9ra EHUNMILAK izeneko Ultratrail proba burutuko da Beasainen. Hori dela eta, herriko trafikoan eta mugikortasunean eragina izango duenez, emango diren hainbat aldaketen berri eman nahi du Udaltzaingoak.
Aparkalekuak
Datorren ostegunean hilak 6, goizeko 11:00etarako Gipuzkoa plazan dagoen aparkalekua erabat hustuta geratu behar da, EHUNMILAK izeneko ultratrail probaren beharretarako.
Behar den tokia aurrez seinalizatuko da eta jarriko diren seinaleei kasu egitea eskatzen da.
Bestalde, aipatzen diren toki eta egunetan ezin izango da ibilgailurik aparkatu:
- Gipuzkoa plazako aparkalekua: Uztailaren 6tik 9ra, seinalizatutako esparruan.
- Loinaz futbol zelai ondoko aparkalekua: Uztailaren 6tik 9ra, seinalizatutako esparruan.
- Gernika pasealekua (estalitako frontoiaren atzealdean zeharka dauden lehenengo lau aparkaleku): Uztailaren 6 eta 7an.
- Esteban Lasa kalea (Udaletxeko fatxadatik semafororaino): Uztailaren 7tik 9ra.
- Esteban Lasa kalea 1: Semaforoaren ondoan dauden lehenengo lau aparkalekuak. Uztailaren 7tik 9ra.
Trafikoaren aldaketak
Datorren larunbatean eta igandean herri barruko trafikoa kale batzuetan etenda geratuko da, garajeetatik irteteko edo sartzeko izan ezik.
Afektatutako kaleak hauek dira:
- - Igartza Oleta kalea 2tik 6ra.
- - Dolare kalea.
- - Zapatari kalea.
- - Mendeurren etorbidea.
- - Joan Iturralde kalea.
Dulce Mª Loinaz plaza eta Dolare, Igartza Oleta kaleetako bizilagunek Ordiziatik Beasainerantz noranzkoan zirkulatuz gero ez dute inolako eragozpenik izango.
Herriko kaleetan zehar antolatzaileak egongo dira informazioa emanez eta hauek agindutakoa betetzea eskatzen dugu.
Garajeetako erabiltzaileek irteera eta sarrera libre izango dute.
Jarrita egongo diren seinaleei ere kasu egitea eskatzen dugu.
Endredoak ulertuko direlakoan gaude.