Bihar asteazkena hilak 5, Erauskin kalean trafiko aldaketak martxan jarriko dira. Aldaketak konkretuki hauek dira.
Erauskin kalea noranzko bakarrekoa izango da (gorantz), kamioi eta ibilgailu artikulatuentzat izan ezik. Hauek bi noranzkoetan ibili ahal izango dira.
Erauskin kaleko aparkalekuak berriro erabili ahalko dira, momentuz lehen zeuden bezala, bide pintaketa egiterik ez delako posible izan orain arte. Bestalde, orain Dr. Fleming kaleko bidegurutzean debekatuta zegoen zatian aparkatzea baimentzen da.
Garai bateko EULA izeneko enpresaren pabilioian aparkatzen jarraitu ahal izango da.
Udaltzaingoak jarritako seinaleei kasu egitea eskatzen du.