Ziklomotorrak eta motozikletak irailaren 7 eta 14an azterketa teknikoa pasatzeko aukera izango dute Beasaingo Kale Nagusiko 9 zenbakiaren atzealdean dagoen lokal batean jarriko den unitate mugikorrean.
Aldez aurretik aurre-txanda eskatu beharko da, Irungo IAT bulegoko telefono honetara deituz 943-626300.
Aurkeztu behar den dokumentazioa hau da:
Zirkulazio baimena.
Azterketa teknikoaren txartela.
Aseguruaren ordain-agiria.