Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Bestelakoak

Emiliana Garcia Beasaingo “amonak” 103 urte bete ditu

2018/01/08

Aitor Aldasoro alkatearen bisita eta lore sorta jasoz familiartean ospatu du 103 garren urtebetetzea

Indartsu, sasoiko eta buruz argi. Horrelaxe hartu du gaur Emiliana Garciak alkatearen bisita bere etxean familiaz inguraturik. Beasaingo pertsonarik adintsuena da egun Emiliana. Senarra 97 urterekin, bi alabak, bilobak eta birbilobak inguruan zituela jaso du alkateak Udalaren izenean oparitutako lore sorta eta ohikoa den familia argazkian irribarretsu agertu da. Bejondeiola eta horrelaxe jarraitu Emiliana!