Administrazio Orokorreko bi Administrari lanpostu hornitzeko prozesuaren inguruan, hirugarren proba egin eta jaso diren erreklamazioak aztertu ondoren, hirugarren probaren BEHIN BETIKO EMAITZAK eta hurrengo probaren iragarpena argitaratu dira.
Hurrengo probaren iragarpena
Proba: Praktikoa. Nahitaezkoa eta baztertzailea.
Idatziz garatu beharko dira kasu praktiko eta/edo teoriko-praktiko bat edo batzuk, gaien programako edukiei lotutakoak (II. eranskina) eta/edo lanpostuaren egitekoei lotutakoak.
Epaimahaiak proposatuko du proba, egin baino lehentxeago, eta hark jarritako iraupena izango du. Gehienez ere 36 punturekin kalifikatuko da proba hau, eta proba gainditu eta hautaketa prozesuan jarraitzeko, gutxienez 18 puntu lortu
beharko da.
Eguna: 2018ko ekainaren 22an
Ordua: Goizeko 10:00etan
Lekua: Beasaingo Udalean (Batzar Aretoan)
Nortasun agiria edo pasaportea eraman beharko dute izangaiek proba saioetara.