Beasaingo azokako ekoizleen artean burutzen den urteroko lehiaketa honek, bertako baserritarren lana balioan jarri eta saritzea du helburu. Udalak bertako eta garaian garaiko produktuen kalitatea eta kontsumoa sustatu nahi du kontsumitzaileak azokara erakarriz lehen sektorea indartzearren. Bide batez, azokako ekoizle helduenari omenaldia egiten zaio urtero, aurten Maria Jesus Mujika Arteaga (Altune baserrikoa, Lazkao) izan da omendua.
Sari ematearen emaitzak
XXVIII. Errezil sagar lehiaketa
- Mª Jesus Mujika Urteaga ( Altune baserria, Lazkao)
2. Iñaxi Aranburu Aranburu (Murugoena baserria, Beasainmendi)
3. Mª Luisa Urrestarazu (Ondarre baserria, Beasainmendi)
XXX. Fruitu eta barazki lehiaketa
- Josetxo Mendia (Altzibar baserria, Zegama)
2. Patxi Arizmendi Amundarain (Iturriotz baserria, Arama)
3. Mª Jesus Mujika Urteaga ( Altune baserria, Lazkao)
Epaimahaia: Foru Aldundiko landa garapeneko eta nekazaritza egituretako zerbitzu burua Mikel Zugazagasti Alberdi eta eskualdeko nekazaritza bulegoko burua Carmen Gimeno izan dira.
Azokako ekoizle helduenari omenaldia
Maria Jesus Mujika Arteaga (Altune baserrikoa –Lazkao-)