Ekitaldi berean Eguberriko erakusleihoen lehiaketako sariak banatu dira eta lehiaketan bozka eman duten erosleen artean zozketatuko erosketak egiteko txeke-sariak banatu dira
Tokiko merkataritzarekin duen konpromisoari helduz, egindako lanaren ordainez aitortza egin die beste urte batez erretiroa hartu duten merkatariei Udalak. Honekin batera, urteroko legez, Gabonetako Erakusleihoen lehiaketako sariak banatu dira eta bozka eman duten erosleen artean erosketak egiteko txekeak banatu dira. Sariak ematen alkatea Aitor Aldasoro eta Leire Artola zinegotzia izan dira eta omenaldi eta sari ematean banatu diren pertsonen izenak honako hauek izan dira:
Erretiroa hartu duten omendutako merkatariak:
Alzuri argazki-dendako Inma Morales
Zubeldia harategiko Iñaki Zubeldia eta Juani Urretabizkaia
Julian Mujika harategiko Paki Agirre
Erakusleiho lehiaketako denda irabazleak:
Erosketa txekeen irabazleak
- 200€: Maria Mujika Ayestaran
- 100€: Gemma Fernandez
- 100€: Pilar Azpia