Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Bestelakoak

Urtarrilaren 30eko greba egunean egongo diren udal zerbitzuak

2020/01/28

Beasaingo Udaleko langileek egindako batzarrean hartutako erabakiz, urtarrilaren 30erako deitutako greba deialdiarekin bat egingo dute. Hori horrela, egun horretan gutxieneko zerbitzuak honela eskainiko ditu Udalak:

-Udaletxean, udaltzaingoaren zerbitzua eta Herritarren Arretarako bulegoko (Igunea) irekita egongo dira bakarrik.

-Musika Eskola, irekita egongo da. Irakasle batzuk greba egingo dute. Edonola ere, Musika Eskolatik jakinarazi zaie guraso zein ikasleei zein izango den egoera zehatza.

-Udal Euskaltegia, udal langileen batzarrak emandako bozketaren emaitza jarraituz Euskaltegiko langileek greba egingo dute.

-Antzizar Kiroldegiko udal langileen kasuan ere berdin, egindako batzarraren bozketaren emaitzaren ondorioz greba egingo dute. Berdin kudeaketaz ardura duen enpresa esleipenduneko langileak.

Guzti honen ondorioz Udal Euskaltegiko eta Antzizar Kiroldegiko zerbitzuak ezin dira eskaini eta urtarrilaren 30ean ITXITA egongo dira.