Bizi dugun konfinamendu -eta isolamendu- egoeraren barruan, ospakizunetarako arrazoiak daude. Izan ere, gaur martxoak 27 ostirala, 100 urte bete ditu Piedad Marcos Villak, Arangoiti egoitzan bizi den beasaindarrak.
Piedad, gaur egun Arangoiti egoitzan isolamenduko prebentzio-neurriak dituzten gainerako egoiliarren antzera dago eta urtebetetze eguna modu berezian ospatuko du. Konfinamendu-egoeran dauden gainerako herritarrek bezala oroimenean izango du oso modu berezian.
Aitor Aldasoro alkateak, beasaindar guztien izenean, zorion-agurra idatziz helarazi dio lore sortarekin batera. Jakina den arrazoiengatik, gerorako geratuko da udalak 100 urte betetzen dituzten beasaindarrei oparitzen zaien plaka-oroigarria ematea. Zorionak Piedad!