Lan eskaintza
Oposizio-lehiaketa: arlo ekonomikorako teknikaria (profil juridikoa)
Lehenengo probaren iragarpena
Osasun alarma egoera zela eta bertan behera geratutako hautaketa prozesua, berriro martxan jarri da eta lehenengo azterketaren data ezarri da.
Lehenengo proba: Teorikoa. Nahitaezkoa eta baztertzailea.
Bertan, hautazko erantzunak dituen galdetegi bati idatziz erantzun beharko zaio, Epaimahai Kalifikatzaileak jarritako denbora jakin batean. Oinarrien (I. eranskinean) jasotako gai-zerrendako gaiei buruzkoa izango da, eta erantzun bakarra izango da zuzena
EGUNA: 2020ko uztailaren 1ean (asteazkena)
ORDUA: 10:30etan.
LEKUA: Beasaingo Antzizar Kiroldegia (1. solairua)
Nortasun agiria edo pasaportea eraman beharko dute izangaiek proba saioetara.
Oharra: Segurtasun neurriak bermatu beharko dira. Horretarako, bakoitzak bere musukoa eta proba egin ahal izateko materiala (boligrafoa) eraman beharko du.