Gazte lokaletarako udal ordenantza osagarriaren proposamena jendaurrean jarri da herritarrek kontsultatu eta ekarpenak egin ditzaten
Gazteen lokalen egungo araudiak ezarrita dituen baldintzak zorrotzegiak direla eta lokal askok ez dute baimenik eskatzen ezin dituztelako betetzen. Hori horrela, ordenantza berraztertu du Udalak eta osagarriak diren hainbat ekarpen eta aldaketa erantsi dizkio.
Araudiaren helburua gazteen lokaletarako arau-esparru bat izatea dela kontutan izanik, oinarrizko segurtasun eta osasun baldintzak bermatu behar dira. Lokal bat erabili ahal izateko gutxieneko baldintza eta ekipamendu batzuk eskatzea da ordenantzaren xedea. Diziplina-araubide berritua lokalen erabiltzaileentzat eta lokalen jabeentzat izango da eta proposatzen den araudiarekin ohikoak diren arazoei konponbidea emango zaie. Honela, lokalen erabiltzaileek eta gainerako bizilagunek bakoitzaren eskubide eta betebeharren berri izango dute.
Ordenantza osagarriaren proposamena udalaren iragarki taulan dago aztergai eta orain herritarren parte hartzerako kontsulta ireki du Udalak. Ekarpenak modu honetan egin daitezke:
- Posta elektronikoaren bidez. Helbidea:
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. - Udalaren Igunean idatzia aurkeztuz
Parte-hartze prozesu hau irekia egongo da 2021-ko otsailaren 9a arte.