Joxe Mari Telleriak ekoizleei egindako argazkiez lagunduta, erakustaldia eta hitzaldia eskainiko dute Nafarroa etorbideko aretora hurbiltzen direnei
Bertako produktuen azoka sustatzeko eta saltzaileak eta ekoizleak ezagutzera emateko ekimena antolatu da Beasaingo Udala eta Jose Mari Telleria argazkilariaren elkarlanari esker. Behin erretiratu eta Fotoetxe argazki denda itxi zuenetik Telleria argazkilaritzarekin lotutako askotariko ekimenak burutzen ari da Nafarroa etorbideko 23an duen aretoan eta oraingo honetan garaian garaiko bertako produktuen azoka berezia izango da ardatza.
Martxoaren 26an arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara bertako produktuen azokako 5 ekoizle izango dira bertaratuko direnei azalpenak ematen eta galderak erantzuten. Hain zuzen ere, Eugenio Elorza ezti saltzailea, Astigarretako gozogilea (tarta eta bonboiak egiten dituena), Beñat Telleria behi-gazta saltzailea, Maria Dolores Urrretabizkaia lore saltzailea eta Aranburu gaztandegiko Idiazabal jatorriko gaztagilea. Horietaz gain, Matxinbentako saskigilea aretoan bertan izango da saskiak egiten eta erakusleihoan, berriz, Eugenio Elorza arituko da kandelak egiten.
Ikusleak txandaka
Gauden testuingurua gaudela eta, osasuna babesteko neurriak errespetatze aldera, ordu laurdenero lau pertsonako taldeak sartu ahal izango dira bertara eta ekoizleei nahi dieten galderak egiteaz gain, saskiak eta kandelak egiten dutenei ere galderak egiteko aukera izango dute.
Txandak egiteko aldez aurretik eskatu behar da hitzordua 943 028103 telefonora deituta edo