Osasun publikoak agindutakoa jarraituz, Covid 19 ari aurre egiteko neurrien araubidea betez igerilekuen eremuak %50 eko aforoa izango du eta hitzordua hartu beharko da
Igerilekuak egunero irailaren 15a arte egongo dira zabalik
Erabiltzaileen segurtasuna bermatzea xede hartuta, Covid-19ak eragindako osasun-larrialdiagatik eratorritako babes neurriak betez irekiko dira Antzizar kiroldegiko estaligabeko igerilekuak. Ekainaren 15etik irailaren 15era, egunero 11:30etik 16:15era eta 16:30etik 20:30era (20:00 astebukaeran) egongo dira zabalik. Osasun publikoak emandako araubideak jarraituz, murrizketa nagusiak aforoarekin izango dute zerikusia.
Sarbidea, aforo mugatua eta hitzordua
Estaligabeko igerilekuen eremuan aforoa %50 era mugatua egongo da. Igerilekuak erabiltzeko hitzordua hartu beharko da eta erreserba bakoitza erabilera txanda baterako izango da, ezarritako aforoa bermatu eta abonatu denek zerbitzua erabiltzeko aukera izan dezaten.
2 erabilera txanda izango dira:
- 11:30 – 16:15
- 16:30 – 20:30 (20:00 astebukaeran)
Txanda bakoitzaren artean eremua hustuko da eta gune osoaren garbiketa eta desinfektaketa lanak egingo dira.
Bazkideek hitzorduak 24 ordu lehenago hartu ditzakete. Abonatuak ez direnak, sarrerak salgai izango dituzte. Eguneko sarrera kopuru bat izango da salgai. Txandako, sarreren prezioak, helduak 8€ eta haurrak 4€ izango dira.
12 urtetik beherako adin txikikoak arduradun heldu batekin sartu beharko dira, beste familia eta haurrekin 2 m.ko segurtasun distantzia mantenduz. Estaligabeko igerilekuak sarbidea kiroldegitik izango da eta irteera berriz kiroldegiko atzekaldean dagoen parkineko atetik egingo da.
Erabilera baldintzak
Debekatuta dago baloiak, koltxonetak edo antzeko materialak sartzea. Instalakuntzako etzaulkiak ez dira erabilgarri egongo. Erabiltzaile bakoitzak bere etzaulkia ekarri eta etxera eraman beharko du, ezingo dira instalakuntzan gorde.
Belardi eremuak adintarteak edo erabiltzaile motaren arabera banatuko da, horrela erabilera eta kontrola desberdindu ahal izateko.
- Nerabeak/gazteak/bakarkakoak: bibliopiszina/futbol zelai ingurua
- Familiak: plisti-plasta eta igerileku ertainaren ondoan. Irteera ondoko gunea
Uretan ere 2 metroko segurtasun distantzia mantendu behar da, ondorengo aforoak betez: igerileku handia: 90 pertsona. Igerileku ertaina: 21 pertsona. Erabilera handiko momentuetan aforoa bermatzeko bainurako denbora 15 minututara mugatuko da. Denbora hau pasa ondoren, ontzia hustuko da erabiltzaile berriak sartzeko. Itxaroten daudenak ilaran itxarongo dute 2 metroko segurtasun distantzia mantenduz. Sarrera eta irteerak desberdinduko dira.
Eremu osoan ezin da baloiekin, pilotekin, bestelako jolas edo jokoetan aritu. Estaligabeko igerilekuen eremuan langile arduradun bat egongo da arautegia betetzeaz arduratuko dena. Pertsona hau igerilekuan agintari gorena izango da eta bertako arauak betetzen ez diren kasuetan beharrezkoak diren neurriak hartu ahal izango ditu. Langile honekiko errespetua uneoro izan beharko da eta honen aginduetara egon beharko da.
Udalak beasaindar guztiak igerilekuak erabiltzea gonbidatzen ditu, prebentzio neurriak betez eta arduraz jokatuz. Informazioa gehiago Antzizar kiroldegian bertan eskuratu ahal izango da.