Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Bestelakoak

Beasaingo saltokiak Goierriko Azoka plataforma digitaleko partaide

2021/07/01

Goierriko Azoka plataforma digitala erosketa ohiturek jasan dituzten aldaketei erantzuna emateko sortu da

Ekainaren 29an aurkeztu zen Goiekiko instalakuntzetan plataforma berria. Bertan izan ziren Goierriko hainbat udaletako ordezkari, proiektuko partaide diren saltokietako ordezkariak eta Goiekiko lan talda. Proiektu hau “Goierriko hainbat negozioei babesa emateko helburua duen erreminta da eta elkarlanean aritzeko komunitate izaera batekin sortua izan da”, adierazi zuen Iker Galparsorok, Goiekiko zuzendariak. 

Beasaingo Udalak ere babesa eman dio ekimen honi eta 12 saltoki beasaindar dira oraingoz proiektuaren parte, besteak beste: Amaia Perales, dietista-nutrizionista; Vicuña Sport, Izadia, Mugar elektrizitatea, Piratas&Princesas, Æ Aleman Eskola, Narraspe Sukaldeak, Shiva, DO´S Formación, Disdira, Leiker Tindategiak eta Ekilore Belardenda. Goierriko Azoka plataforma digitalak ostalaritza, merkataritza, zerbitzuak eta ekoizleak kategoriatako produktuak biltzen ditu.

Goierriko Garapen Agentziak plataforma honen bitartez digitalizatzera animatu nahi ditu eskualdeko merkatariak, heuren produktu eta zerbitzuak online erakutsi, saldu eta erosteko aukera emanez. Honakoak dira zehazki Goierriko Azoka plataforma digitalaren helburuak: tokiko produktu eta zerbitzuen kontsumoa bultzatzea, Goierriko udalerriak indartzea, erosketa kanal berriak erabiltzen dituzten herritarrei tokiko produktu eta zerbitzuak eskura jartzea, Goierriko ostalaritza, merkataritza, ekoizle eta zerbitzuen kalitatea Interneten ikusgai jartzea, kontsumo ohitura berriei eta tokiko ekonomiari kalte egiten dioten plataforma handiei aurre egin eta berrabiarazi proiektuan egindako diagnosietan digitalizazioa aipatu dutenei behar bezala irtenbide bat ematea, aholkularitza eta formakuntzaren bitartez Goierriko merkataritza eta zerbitzuak indartzea.