Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Bestelakoak

Oria ibaiaren garbiketa eta kontserbazio egoera hobetzeko gonbidapena herritarrei

2021/07/23

Uztailaren 26an ibaiaren garbiketa eta 28an espezie inbaditzaileen erauzketa egingo da eta parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute

Ekimen honetan Aranzadi Zientzia Elkartearen laguntza izango da eta sentsibilizazio saioak eta ibaiko landarediaren azalpenak emango dituzte 

Beasaingo Udalak, herriko ibai eta erreka degradatuak leheneratu eta egoera ekologiko hobean jartzea xede duen ekimena jarriko du martxan Aranzadi Zientzia Elkartearen eskutik. Herria txukun mantendu eta natur ondarea babestea ezinbestekoa da Udalarentzat herria eta herritarren ongizatean eragin zuzena duelako. Ibaiko landarediaren mantenua bere gain hartzen du Udalak baita garbitasunaren ardura ere eta honela ingurumena zaindu eta etorkizuneko Beasain eraiki eta babesteko konpromisoari eusten dio. Hortaz gain, aldiro biltzen den zabor kopurua kontutan izanik, herritarrak arazo honetaz sentsibilizatzen jarraitu nahi ditu bide batez. 

Proiektuaren helburua bat dator bete betean Euskadiko Biodibertsitate estrategiarekin, Garapen Jasangarriaren Euskal Ingurumen Estrategiarekin eta Ingurumen Esparru Programarekin. Proiektu honetako jarduerak Oriaz gain, Estandan eta Agauntzan ere egingo dira, denera 8 km lineal ingurutan. Agauntza ibaia, gainera, Garrantzi Komunitarioko Lekua (GKL) da, bertan bisoi europearra bizi daitekeelako, dena den, gaur egungo ibarbasoaren kalitatea eskasa da.

Zaborrak garbitu eta ibarbasoa leheneratu

Proiektu honen helburu nagusia, azaldutako jarduera eremuan biodibertsitatearen kontserbazio egoera hobetzea da eta ekintza hauek egingo dira herritarren parte hartzearekin; ibaietako zaborra garbitzea, landare inbaditzaileen erradikazioa eta Ibarbasoa leheneratzea bertako 200 landaren landaketarekin. 

Garbiketa egiteko, ibaiko zaborra bildu eta pisatuko da ekimenaren ingurumen inpaktu positiboa neurtzeko. Erradikazioari dagokioenez,  landare inbaditzaileen kartografia eguneratuko da, eta ondoren horiek eskuz erauzki. Ateratako landare guztiak erre eta hondakin guztiak deuseztuko dira.

Bi jardunaldietarako izenematea

Guztira herritarren bi parte hartze jardunaldi egingo dira. Lehena Ibaiaren garbiketarena, uztailaren 26an (astelehena) izango da Igartzako Monumentu Multzoko ibai eremuan arratsaldeko 16:00tan. Bertan, Aranzadiko teknikariek herriko ibaiek jasotzen dituzten zaborraren inguruko sentsibilizazio hitzaldi bat emango dute, ondoren ibaira jaitsi eta zabor bilketari ekiteko. Parte hartzeko, nahitaezkoa izango da inprimaki hau betetzea asteleheneko 8:00ak baino lehen.

Bigarren parte hartze jardunaldia, landare inbaditzaileen erauzketarena, uztailaren 28an (asteazkena) izango da Igartzako Monumentu Multzoko ibai eremuan, baina lehen topalekua  Antzizar polikiroldegian izango da arratsaldeko 16:00tan. Kiroldegitik paseotxo bat emanez ibaian dagoen landarediaren azalpen batzuk emango ditu Aranzadik eta Igartza Monumentu Multzora zuzenduko dira bolondresekin batera landare inbaditzaileen eskuzko erauzketa egiteko. Kasu honetan ere, parte hartzeko honako inprimaki hau bete beharko da asteazken bertako 8:00ak baina lehen:

Proiektua amaitzeko, behin garbiketa eta erauzketak eginda, lehentasuneko eremuak zehaztu eta ibarbasoko espezieak landatuko dira erreka eta ibai ertzetan: hurritza, haltza edo lizarra, besteak beste. Landaketa gunea Aranzadiko langileek egingo dute 2021eko Udazkenean.

 

Erreka garbiekta