Gaur burutu den astearteko azokan banatu dira Beasaingo XXX. Errezil sagar lehiaketa eta XXXII. Fruitu eta barazki lehiaketako sariak. Urteroko legez, azokako ekoizle edo baserritar helduenari omenaldia egin zaio ohorezko aurreskua eta lore sorta eskainita; aurten Maria Rosario Txintxurreta Atari-eder baserrikoa (Altamira auzoa, Beasain) izan da omendua. Sariak, Leire Artola alkateak eman ditu eta garaikurrak Buztiña zeramika tailerreko kideek eginak izan dira.
Beasaingo azokako ekoizleen artean burutzen den urteroko lehiaketa honek, bertako baserritarren lana balioan jarri eta saritzea du helburu. Udalak bertako eta garaian garaiko produktuen kalitatea eta kontsumoa sustatu nahi du kontsumitzaileak azokara erakarriz lehen sektorea indartzearren.
Epaimahaia honako aditu hauek osatu dute: Manex Aranburu, Goimen eskualdeko landa garapenerako elkarteko teknikaria eta Carmen Gimeno, eskualdeko nekazaritza bulegoko burua.
Sarituak:
XXX. Errezil sagar lehiaketa
- Patxi Arizmendi -Iturriotz baserria (Arama)
- Mª Luisa Urrestarazu Telleria-Ondarre baserria (Arriaran)
- Asun Etxeberria Otaegi-Usurburu baserria (Gaztelu)
XXXII. Fruitu eta barazki lehiaketa
- Josetxo Mendia Azurmendi- Altzibar baserria
- Patxi Arizmendi Amundarain-Iturriotz baserria (Arama)
- Mª Rosario Txintxurreta Ganzarain-Atari-eder baserria (Altamira auzoa)
Aurtengo omendua, Rosarito Txintxurreta Atari-Eder baserrikoa (Altamira auzoa, Beasain)