2022an sartuta hau da urteko udal zerga eta tasen egutegia. Iraileko osoko bilkuran udal gobernuak egindako proposamena onartuta (EHBilduren abstentzioa, eta Alderdi Sozialista eta EAJ alde) ez da igoerarik izango. Gainera, zero emisioa duten ibilgailuei %90eko hobaria egingo zaie jasangarritasun eta ingurugiroaren aldeko keinua eginez. Erabaki hau, udal gobernuak aurrera daraman ekonomiaren kudeaketa onean oinarrituta dago. Zuhurtziaz jokatu izanaren ondorioz eta kontuak osasuntsu edukitzeak, erabaki hau hartzeko ahalmena ematen dio Udalari herritarren mesedetan.