Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Bestelakoak

Garaiko lehen tomateak azoka bereziko protagonistak

2022/06/07

Ekaineko azoka bereziak baratzeko udako lehen produktuak eskuratzeko aukera emango du eta tailerraren atalean garagardoa egiteko prozesuaren azalpena eta dastaketa eskainiko dira

Hilabete honetako azoka berezia ekainaren 11n izango da. Bertan udako barazkiak izango dira protagonistak, besteak beste, kalabazina, pepinoa, eta sasoi honetako lehen tomateak. Horretaz gain, azelgak, borrajak, brokoliak, letxugak ere izango dira. Barazkiez gain, beste produktu batzuk saltzen dituzten postuak izango dira: eztia, ogia, loreak eta landareak, tartak eta gailetak, gazta, txerrikia eta haziak.  Beraz, poltsa bete produktuz etxera joateko moduko azoka izango da. Artisau erara egindako poltsak, lepokoak, umeentzako adur-zapiak… saltzen dituen postu bat ere izango da.

Hileroko tailerrei jarraipena emanez, Basabe artisau garagardoa enpresakoek, artisau erara garagardoa nola egiten den azalduko dute eta ondoren, garagardo dastaketa izango da.

Egun horretako egitaraua hau izango da:

  • 10:00 Bertako produktuen azokaren hasiera. 
  • 11:30 Tailerra eta dastaketa: “Artisau erara egindako garagardoa egiteko prozesua” tailerra Basabe Garagardoaren eskutik. Ondoren, garagardo dastaketa izango da.
  • 13:30 Azokako produktuez osatutako 2 saskiren zozketa azokan erosketak egindakoen artean.   Bestalde, Igartzan bisita gidatua egiteko 2 sarrera ere emango dira saski bakoitzarekin batera.    
  • 14:00 Bertako produktuen azokaren amaiera.

Hileko lehen larunbateko azoka berezia duela bost urte  Udal gobernuak martxan jarritako egitasmoa da eta honen helburua, bertako ekoizleen eta baserritarren lana balioan jartzea eta garaian garaiko produktuen kontsumoa areagotzea ez ezik, kontsumitzaileak azokara erakartzea ere bada.