Beasaingo Udalak eta CITA-Alzheimer-ek, narriadura kognitiboa prebenitzeko zahartze aktiboa eta osasungarria sustatzen dute bizi-ohiturak zainduz eta arrisku-faktoreak kontrolatuz
Beasaingo Udalak eta CITA-Alzheimerreko neurologoek bi hitzaldi informatibo eskainiko dituzte ekainaren 28an, bata 11: 00etan eta bestea 18: 30ean Beasaingo Usurbe antzokian, proiektua zehatz-mehatz azaltzeko
Udal gobernuaren helburu estrategikoen artean pertsonen eta, oro har, biztanleriaren ongizatea lortzea aurkitzen da. Kasu zehatz honetan, Alzheimerra bezalako gaixotasun baten intzidentzia prebenitzerakoan, bi jarduera-ardatz azpimarratu nahi dira: zientzia- asistentzia eta arreta soziala. Horretarako, beharrezkoa da herritarren parte-hartzea sustatzea eragile eta erakundeen artean, etorkizun hobea eraikitzeko; izan ere, guztion arazoa izanik, guztion erantzuna behar da.
Beasaingo Udalak eta CITA-Alzheimer-ek hainbat urte daramatzate elkarlanean, 2017an Goiz Alzheimer proiektuarekin lehenik eta 2018an Goiz Zaindu proiektuarekin gero. Biak ala biak Alzheimer gaixotasunaren detekzio goiztiarrarekin eta prebentzioarekin eta narriadura kognitiboarekin lotuta daude.
Aurreko proiektuek izandako arrakasta eta Beasaingo herritarrek emandako babesaren ondoren, oraingoan proiektuaren tamaina handitu egin da eta nazio eta nazioarteko aintzatespena duten erakundeak batu zaizkio proiektu honi. Beraz, beasaindarrak abian jarri den CITA GO-ON ikerketa berrian parte hartzera animatu nahi dira.
Ohitura osasungarrien eraginkortasuna
Egungo proiektua 60 eta 85 urte bitarteko pertsonei zuzenduta dago, eta estimulazio kognitiboa, arrisku kardiobaskularreko faktoreen kontrola, nutrizio-ohiturak hobetzea, jarduera fisikoa sustatzea eta adimen emozionala eta osasun psikosoziala hobetzearen eraginkortasuna aztertzen saiatuko da. Ikerketaren helburua narriadura kognitiboa prebenitzea da, bizimodu-ohiturak eta osasun kardiobaskularra zainduz.
Ausaz, parte-hartzaileen erdiak 2 urteko esku-hartze egituratu baten parte izango dira, eta beste erdiak OMEk (Osasunaren Mundu Erakundeak) ezarritako osasun-gomendioak jasoko dituzte.
Hautatuko diren pertsonek osasun eta ongizate programa bat burutuko dute bi urte hauetan, gure egunerokotasunaren hainbat alderdi lantzeko. Halaber, aldian behin mediku-probak egingo dira, behin azterketa amaituta, parte-hartzaile bakoitzaren bilakaera ikusteko.
Informazio hitzaldia
Beasaingo Udalak eta CITA-Alzheimerreko neurologoek bi hitzaldi informatibo emango dituzte ekainaren 28an; bata 11: 00etan eta bestea 18: 30ean Beasaingo Usurbe Antzokian.
60 urtetik gorako pertsonek, narriadura kognitiboa prebenitu eta zahartze aktiboa eta osasungarria gauzatu nahi badute, CITA GO ON-en izena eman ahal izango dute esteka honen bidez. Udalak gonbidapen-gutun bat bidali die 60 eta 85 urte bitarteko beasaindarrei, hitzaldietara joan eta proiektuan parte har dezaten. Izena eman duten pertsonei Gipuzkoa plazan dagoen Urbieta eraikineko gelara etortzeko hitzordua emango zaie, aurreko proiektuan bezala. Bertan, lehen elkarrizketa eta galdetegia pasako dute.
CITA GO-ON ikerketa-taldea honako hauek osatzen dute: CITA-Alzheimer, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPH/EHU), Basque Culinary Center, Biodonostia, Achucarro Basque Center for Neuroscience, Nafarroako Unibertsitate Publikoa (UPNA), Camp Teknologikoa.
Edozein zalantza edo informazio gehiagorako