Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Bestelakoak

Goiz Alzheimer programan parte hartzeko hitzaldiak maiatzaren 4an

2017/05/03

Urtarrilean egindako deialdiak izandako arrakastaren ondotik, hautemate goiztiarrerako frogetara herritar gehiago erakartzeko hitzaldi berriak antolatu ditu Udalak.Pertsonen ongizate eta bizi kalitatea hobetzeko Udalak hartu zuen konpromisoarekin jarraituz, Beasaingo Udalak beste bultzada bat eman nahi dio urtarrilean martxan jarri zuen Goiz Alzheimer programari.

Lehen hiru hilabete hauetan, ia 450 pertsona pasa dira Urbieta etxean Udalak jarri zuen harrera zerbitzutik. Beasaindar hauek zenbait froga pasa behar izan dituzte gaixotasunaren zantzuak dituzten ala ez ziurtatzeko.

Dena den, Goiz Alzheimer programak izan duen arrakasta ikusita, Beasaingo Udalak eta programan parte hartzen duten Osakidetza, Cita Alzheimer fundazioa eta Beasaingo osasun etxeko ordezkariek beste deialdi bat egitea erabaki dute herritar gehiagorengana iristeko, badirelako oraindik gaixotasun honen prebentziorako hautemate goiztiarrari buruzko sentsibilizazio kanpaina honen berri jaso dezaketenak.

Horregatik, datorren maiatzaren 4an hitzaldi sorta antolatu da Beasainen ondorengo ordu eta lekuetan. Osasun etxean 14:00etanIgartzako jauregian 17:00etan eta 19:00etan Aranealde erretiratuen egoitzan. Hitzaldi hauetara etortzeko deia bereziki osasun arloko profesionalei eta pertsona adindunei eta hauek osatzen dituzten elkarteei egin zaie. Hitzaldi hauek Pablo Martinez Lage neurologoak emango ditu lehen deialdian bezala eta edozein zalantza argitzeko prest egongo da.

Udal ordezkariek eta osasun arduradunek Beasainen burutzen ari den Goiz Alzheimer programaren bidez, gaixotasun honen hautemate goiztiarraren garrantziaz ohartarazi nahi dute. Egun dauden tratamenduak eta sendagaiak gaixotasuna atzeratu  baitezakete eta bizi kalitatea hobetu beste hainbat abantaila askoren artean.