Datorren larunbateko azokan lehen aldiz erosi ahal izango da pistoa kontserban
Udako oporren ondoren, berriz ere martxan da hileko lehen larunbateko garaian garaiko bertako produktuen azoka. Hilabete honetako azoka datorren irailaren 3an burutuko da. Bertan udako barazkiak izango dira protagonistak, besteak beste, tomateak, lekak eta piperminak. Horiez gain zerba, borraja, brokolia, letxuga ere izango dira. Bestalde, aipatzekoa da iraileko azokan lehen aldiz erosi ahal izango dela pistoa kontserban.
Barazki mota ugariez gain, bestelako jakiak ere egongo dira: eztia, ogia, loreak eta landareak, tartak eta gailetak, gazta, txerrikia eta haziak. Beraz, poltsa bete produktuz etxera joateko moduko azoka izango da; produktu freskoak, bertakoak eta sasoikoak erosteko aukera emango du. Era berean, ez dugu ahaztu behar artisau erara egindako poltsak, lepokoak, umeentzako adur-zapiak, saltzen dituen postua ere.
Tailer didaktikoekin jarraituz, oraingoan papiroflexia tailer bat egingo da, papera erabiliz irudiak egiten ikasteko.
Egun horretako egitaraua hau izango da:
- 10:00 Bertako produktuen azokaren hasiera.
- 11:30 Papiroflexia tailerra
- 13:30 Azokako produktuez osatutako 2 saskiren zozketa azokan erosketak egindakoen artean.
- 14:00 Bertako produktuen azokaren amaiera.
Hileko lehen larunbateko azoka berezia duela bost urte Udal gobernuak martxan jarritako egitasmoa da eta honen helburua, bertako ekoizleen eta baserritarren lana balioan jartzea eta garaian garaiko produktuen kontsumoa areagotzea ez ezik, kontsumitzaileak azokara erakartzea ere bada.