Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Bestelakoak

Beasaingo Berdintasun Kontseiluaren lehen batzarra urriaren 4an izango da

2022/09/30

Beasainen emakumeen eskubideen alde lan egiten duen edozein erakunde, talde, kolektibo edo emakume indibidualek parte hartu ahal izango du Kontseiluan, horretarako berdintasun sailean eman beharko da izena

Beasaingo Udalak Berdintasun Kontseilua eratu eta abiarazi du, beasaindarrekin eta herriko talde eta eragileekin elkarlanean emakumeen eta gizonezkoen arteko berdintasuna sustatzen jarraitzeko, Beasaingo eremu politikoan, ekonomikoan, sozialean eta kulturalean eragiteko asmoz. Hori horrela, datorren urriaren 4an, arratsaldeko 18:30ean Beasaingo Berdintasun Kontseiluaren aurkezpena udaletxeko batzar aretoan egingo da. 

Azken urteotan aurrera pausuak eman badira ere, emakumeen eta gizonen arteko erabateko berdintasuna lortzeko asko dago egiteko oraindik. Emakumeen eskubideak defendatzea helburu izanda, Berdintasun Kontseiluaren helburu nagusiak hauek dira: emakume ezberdinen partaidetza bultzatzea; Beasainen bizi diren emakume guztiek behar duten ahalduntze kolektibo eta indibiduala eta, aldi berean, saretzeko aukerak emango dituen espazio segurua izatea.  Era berean pairatzen dituzten eraso matxista ezberdinen aurrean, jabekuntza abiapuntu, borroka antolatutako eta salaketarako gunea izatea. Kontseiluan parte hartzen duten norbanako eta talde guztien arteko elkarlana bultzatzea herrian eta, oro har, gizartean emakume eta gizonen arteko berdintasunaren lorpenerako eta ikuspegi feministatik udal politikak definitzeko ekarpenak egitea. Eta honi lotuta, udalak arlo honetan garatzen dituen politikei jarraipena ematea.

Kontseilua, emakumeen eskubide politiko, zibil, sozial, ekonomiko eta kulturalak defendatzeko eta zabaltzeko ez ezik, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekin lotutako politika publikoak bultzatzeko eta lankidetza sustatzeko eratu da.

Emakumeen eskubideen alde lan egiten duten guztiei irekia

Udalean ordezkaritza duten talde politikoetako zinegotziek eta Berdintasun Sailak hartuko dute parte Kontseiluan. Udalaren ekintzen berri emateko eta Kontseiluaren eginkizunak eraginkortasunez garatzeko beharrezkoak diren tresnak ahalbidetuko dituzte. Horrez gain, Beasainen emakumeen eskubideen alde lan egiten duen edozein erakundetako, taldetako, kolektibotako emakumeek zein emakume indibidualek parte hartu ahal izango dute Kontseiluan.

Kontseiluaren aurkezpena eta lehen bilera urriaren 4an izango da, 18:30etan udaletxeko batzar aretoan. Bileretara joan ahal izateko, erakundeek, emakume taldeek edo emakume norbanakoek Berdintasun sailean izen-abizenak eman beharko dituzte. Izena emateko eta informazio gehiagorako Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi, 943 087663 telefonora deitu edo telematikoki.