Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Araudiak

Udal-titularitateko gizarte larrialdietarako etxebizitzaren araudi eregulatzailea

2009/11/19

  GAO 2009ko azaroaren 19a. Zk. 220

BEASAINGO UDALA

Iragarkia

Apirilaren 2ko Erregimen Lokaleko Oinarrien 7/1985 Lege Erregula­tzaileko 70.2 artikuluan, azaroaren 28ko 2568/1986 Erret Dekretu bidez one­tsi­tako Entitate Lokalen Antolamendu, Fun­tzionamendu eta Erregimen Juridiko Erregelamenduko 196.2 artikuluan eta 1955eko ekainaren 17ko Dekretu bidez one­tsi­tako Korporazio Lokalen Zerbi­tzu Erregelamenduko 7.2 artikuluaren arabera, 2009ko urriaren 2ko Udalba­tzan «Gizarte larrialdietarako etxe­bizi­tza­ren araudiari» hasierako onespena eman ­zitzaion eta erabaki hori 2009ko urriaren 8ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Erreklamazioak aurkeztu ez direnez, behin-betiko one­tsi da, eta horren ondorioz, testu osoa aldatuta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara­tzen da.

UDAL-TITULARITATEKO GIZARTE-LARRIALDIETARAKO ETXE­BIZI­TZA­REN ARAUDI ERREGULA­TZAILEA

AURREKINAK

1996ko irailaren 16ko datarein Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean udal-titularitateko gizarte-larrialdietarako etxe­bizi­tza­ren araudi erregula­tzailea argitaratu zen, aurrikusi ezin diren gertakizunak direla eta, ohizko etxe­bizi­tza erabili ezinean gerta­tzen diren per­tso­nei eta/edo familiei sor­tzen zaizkien egoerei eran­tzuna eman beharrak eragin da.

Baina gaur egungo gizarte egoera eta zerbi­tzu honek Goierri eskualdekan sortutako beharrei eran­tzuna emateko eskaerak, araudi berri hau ezar­tzeko beharra eragiten du.

Araudi berri honen edukia, honako hau da:

  • I. kapitulua: Xedapen Orokorrak.
  • II. kapitulua: Fun­tzionamendu-arauak.
  • Xedapen Gehigarria.
  • Xedapen Indargabe­tzailea.
  • Azken Xedapena.

I. KAPITULUA

XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua. Xedea.

Araudi honen helburua zera da: Udal-titularitateko Larrialditarako Etxe­bizi­tza­ren erabilera erregula­tzea.

2. artikulua. Helburua.

Etxe­bizi­tza horren helburua, aurrikusi gabeko ezbeharren bat edo gisako gertakariren bat jasan duten per­tso­nak eta/edo familiak denboraldirako bertan har­tzea da.

3. artikulua. Kudea­tzeko modua.

Beasaingo Udalak, zerbi­tzuaren zuzeneko prestakun­tza bere gain har­tzen du, kudeaketa Gizarte Ongizate Sailari lagaz.

II. KAPITULUA

FUN­TZIONAMENDU-ARAUAK

4. artikulua. Sarbidea.

Etxe­bizi­tza horretarako sarbidea, honako hauek izango dute: Beasainen erroldatuta dauden per­tso­nak eta/edo familiak izan eta ezbeharren bat edo gisako gertakariren bat jasan dutelako etxe­bizi­tza-beharrean daudenek.

Leku libreak egonez gero, Goierriko edozein udalerrian erroldatuta dauden per­tso­nek ere, zerbi­tzua erabili ahal izango dute. Horretarako, beren kasua aurkezten duen udalerriak, finkatutako kostuaren prezioa ordain­tzea bere gain hartu beharko du.

5. artikulua.

Etxe­bizi­tza horretan sar­tzeko eskaera guztiak, Udaleko Gizarte Ongizate Sailaren bitartez bideratuko dira.

6. artikulua.

Sar­tzeko eskaera jaso ondoren, kasua baloratu eta proposamena egingo zaio Gizarte-ongizate batzor­deburuari eta honek zehaztuko du, per­tsona eta/edo familia horrek etxe­bizi­tza horretan sarbiderik izango duen ala ez.

Erabakia, harik eta eperik laburrenean jakinaraziko zaio Gizarte-ongizate batzor­deari eta honek berea izango du erabakia ezezta­tzeko eskubidea.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Bertan babestua izan den famili unitateko titularrak edo titularrek, udalaren etxe­bizi­tza­ren lagapen-kontratua sinatu beharko dute:

UDAL-ETXE­BIZI­TZA­REN LAGAPEN-KONTRATUA

Beasainen, ............. (e)ko ................. ren ......... (e)an

BILDURIK

Alde batetik, J./A .................................................. Beasaingo Udaleko Alkatea, NA-zk. ............................. duena, Beasaingo Udalaren izenean eta bere ordezkari legez eta bestetik J./A., NA-zk. .......................... duena.

AURREKINAK

1. Beasaingo Udalak, bere jabe­tza­koa duen etxe­bizi­tza bat egokitu egin du denboraldirako laga­tzeko eta Larrialditarako Araudiko 2. artikuluan azaldutako arrazoiengatik sortutako larrialdi-egoerak konpon­tzeko.

2. ....................................... J.ak/A.ak udal-etxe­bizi­tza denboraldirako laga­tzea eskatu du dela bide.

3. Udaleko Gizarte-zerbi­tzuek egiaztatu egin dute eska­tzaileak azaldutako beharrizan-egoera. Eska­tzaileak bestalde, badaki etxe­bizi­tza­ren lagapenak behin-behineko izaera duela.

4. Bi aldeek ere elkarri, kontratuak egiteko eta obligaziotan sar­tzeko gaitasuna aitortuta, kontratu hau formaldu dute ondorengo baldin­tzen arabera:


BALDIN­TZAK

Lehena

Beasaingo Udalak jabe­tzan duen larrialdietarako etxe­bizi­tza­ren erabilpena laga du.

............................................... J.ak/A.ak onartu egin du lagapena.

Bigarrena

Lagapen-epea, kontratu hau sinatutako egunetik zenbatutako hiru hilabetera muga­tzen da eta baldin­tza hau ezagu­tzen du eta halaber onar­tzen ................................. J.ak/A.ak, aldi berean etxe­bizi­tza hori ahal bezain laster uzteko beharrezkoak diren kudeaketak egiteko konpromezua hartuz.

Salbuespen moduan, epea luzatu ahal izango da baina aldez aurretik ongi zurituta.

Hirugarrena

Lagatako etxe­bizi­tza, ................................. J.ak/A.ak eta larrialdi-egoera jasandako famili unitateak bakar-bakarrik okupatu ahal izango du.

Laugarrena

Lagapenaren har­tzaileak/ek eta bere/n familiakoek ezin izango dute inolako ­altzari eta tresnarik sartu eta erabilpen per­tso­naleko gauzak sar­tzea bakarrik onartuko da.

Bosgarrena

.................................................. J.ak/A.ak aitor­tzen du aipatutako etxe­bizi­tza, honekin batera doan inbentarioan azal­tzen diren ­altzari eta tresnekin hartu duela eta egoera onean hartu ere. Horregatik, baldin­tza berberetan manten­tzeko konpromezua har­tzen du eta kontratua amai­tzean Udalari entregatu beharko dizkio, bai etxe­bizi­tza eta baita altza­riak eta tresnak ere, baina jaso dituen egoera berean.

Seigarrena

............................................. J.ak/A.ak lagatako etxe­bizi­tzan ez du inolako obrarik egiterik izango. Era berean, Gizarte Ongizate Sailari izan litezkeen matxu­ren berri eman beharko dio konponduak izan daitezen.

Nahita edota zabarkeriaz egindako edozein kalte edo hondamendi ere, han bizi direnen eran­tzu­kizunekoa izango da eta konponketaren kostua beren gain hartu beharko dute.

Zazpigarrena

................................................ J./A. behartuta dago etxe­bizi­tza­ren barruan familiaren arteko partaideen elkarbizi­tzak eta auzotar diren bizilagunen artekoak ere eska­tzen dituzten portaera-arauak bete­tzera eta era berean, ­etxeko jabekideek ­etxea eraen­tzeko jarritako arauak bete­tzera.

Zor­tzi­garrena

Etxe­bizi­tzan bizi direnek, beren mantenu-gastuak beren kontura ordaindu beharko dituzte eta kasu bakoi­tzean Gizarte Ongizate Sailak ezarritako kopurua ordaindu beharko dute.

Bedera­tzi­garrena

Pobrezi egoera, hondamendi handia edota aseguru-konpainiarik eza izatea gerta­tzen den kasuetan, baloratuko da zerbi­tzuaren erabileragatik ordain­tzeko obligaziotik salbuestea.

Hamargarrena

Egoiliarrek ez dute etxe­bizi­tza horretako gil­tzen kopiarik egiterik izango eta ezta beste per­tsona ­batzuei gil­tzak uzterik ere. Egonaldia amai­tzean, gil­tzak Gizarte Ongizate Sailean entregatu beharko dira

Hamaikagarrena

Beasaingo Udalak bere esku gorde­tzen du lagapen hau ezarritako epea baino lehen indarrik gabe uzteko aukera, beti ere, inguruabar hauetakoren bat gerta­tzen denean noski:

  1. Etxe­bizi­tza-gabezia eragin zuen egoera konpondua izan eta horren ondorioz beste etxe­bizi­tza izango balute.
  2. Kontratu honetan hitzar­tutako baldin­tze­tako edozein ere beteko ez balitz.

Adostasun-seinale­tzat eta hitzar­men honen berrespen oso gisa, aipatutako data eta lekuan sinatu dute hitzar­men hau.

Beasaingo Udaleko Alkatea Lagapenaren har­tzailea

XEDAPEN INDARGABE­TZAILEA

Araudi Honetako arauekin kontraesanean dauden maila bereko nahiz txi­kiagoko arau guztiak indargabetuta geratu dira, zehatz-mehatz Udal-titularitateko Gizarte-larrialdietarako Etxe­bizi­tza­ren Araudi erregula­tzailea, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 1996ko irailaren hamaseian argitaratutakoa.

AZKEN XEDAPENA

Araudi honetanaurrikusi gabeko gaiak, Udaleko Gizarte Ongizate Sailak eba­tziko ditu edota kasua bada Gobernu-batzor­deak edo Alkate­tzak.

Araudi hau, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondorengo egunean sartuko da indarrean.

 

Azken eguneratzea: 2010/02/25