Paul seme bakarra da, bere etxeko erregea, alegia. Irati arrebaren jaiotzaren ondorioz, maitea izateari uzteko beldur handia izango du, eta horrek familiaren egonkortasuna mehatxatuko du.
UniKo 6 urtetik gora dituzten edozeinentzako ikuskizuna da; haur batek bere anai-arreba jaiotzean izan dezakeen jeloskortasuna, eta horren eragina bere ingurunean, erakustea du helburu. Txotxongiloak eta antzerki errealista nahastuz, jeloskortasunari helduko diogu, eta aurrez aurre begiratuko dugu gaia umore-sena inoiz galdu gabe.
Paul, gurasoak, arreba Irati, amona, Paulen andereñoa, eta Richi (Paulen hartz-peluxea, bere kontzientziaren alter ego) igaroko dira antzeztokitik, familiako ikuskizuna eratuz. Haurrek zein helduek, guztiek hainbat egoera eta pertsonaiatan ikusi ahal izango dute bere burua.
Une atsegina izateko baliagarria izatea espero dugu eta, aldi berean, guztiok elkarbizitzari, hezkuntzari, autoestimuari, tristeziari, edo atxikimenduari buruz hausnartu ahal izango dugu.
Adin gomendatua: 6 urtetik aurrera
Teatro Paraiso