Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content

AGENDA

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
- Hitzaldiak -
KAPITALISMOAREN SORRERA. LEHENENGO EUSKAL MULTINAZIOANALA. MARTIN LOPEZ DE ISASI. 1525-1597
Ostirala, 12. Martxoa 2021, 19:00

Hizlaria: GOTZON GARMENDIA

Gotzon Garmendia

Gotzon Garmendia Aldasoro, beasaindarra, Enpresa Zientzietan lizentziatu zen 1983an. Euskarako irakasle eta enpresan pribatuaren zuzendaritzan aritu zen 1990 arte. Geroztik, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da Kontabilitate arloan.

2019ko uztailan, Las Palmas de Gran Canaria-ko Unibertsitatean, arrakasta handiz, tesi doktorala defendatu berri dut “Martín López de Isasi (1525-1597), Empresario Vasco Moderno (Actividades, Mercados, Sistemas de Control)”.

Nahiz eta tesiaren hasierako helburua, XVI. Mendeko euskal balearrantzale enpresen egitura aztertzea izan, segituan jabetu zen, enpresari hau, nahiz eta iharduera horretan handienetakoa izan, balearrantza bere negozio ugarietako zati txiki bat besterik ez zela. Horrela, Burnizko tresnak, Itsasontziak, fruta, olio edo garia ekoiztu eta merkaturatzen zituen. Armen garraioa (merkaturatzea ere zerbait) eta Bitartekaritza finantzarioa ere ohizkoak zituen.

Kudeaketari dagokionez, Europan sortu berriak ziren lehenengo enpresa multinazionalen antzeko egitura berritzailea zeukan (Iharduera desberdinak, Enpresa Filialak beste herrialde eta kontinenteetan). Beraz, lehenengo Euskal enpresa Multinazionala sortu zuena dela esan dezakegu.

Lan honetan, nahiko landu dut baita ere, XVI. mendeko Europako Egoera Ekonomiko eta Soziala. Izugarri interesgarria iruditu zait, Kapitalismoa orduntxe zabaltzen baita kontinente zaharrean. Isasi, beste euskaldun batzuk bezala, kapitalismoaren Big-Bang horretan, protagonista bat izan zen.

Baskongadan (R.S.B.A.P.), aurtengo edizioan argitaratu behar didate artikulu bat; “El Marketing en el S.XVI” izenburupean.

Kokapena: Igartzako jauregian
MADE IN GOIERRI, etorkizuna sortzen

Antolatzailea: Lemniskata zientzia elkartea
lemniskata logo osoa.jpg