Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content

AGENDA

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
- Kirola -
Mendi Astea: PATAGONIZADOS (Adolfo Madinabeitia)
Asteartea, 25. Urria 2022, 19:30
Kontaktua: Arrasta Mendi Kirol Elkartea - Aizkorri Mendizale Elkartea

KARTELA 2022 baja

Adolfo Madinabeitiari buruz hitz egitea Euskal Herriko eskaladaren historiari buruz hitz egitea da gaur egun. Horma handien eskaladan espezialistarik handienetakoa da. Bere mendi-biografia eskalatzaile onen jenerazio oso bat inspiratu duen lorpen garrantzitsuz josia dago.

2015eko uda australean Adolfo Madinabeitiak Argentinako Patagoniara egin zuen bidaia. Beste zenbait igoeren artean Fitz Roy eskalatu zuen Afanassieff bidetik. Hura lehen begiradako maitasuna izan zen eta erabat “patagoniartuta” geratu zen.

Ikus-entzunezkoaren izenburuak dioen gisan, Patagoniak “harrapatu, irentsi, atzeman eta sorgindu egiten zaitu”.

Urtez urte El Chalten-era itzulita igoera txikixeagoak eskalatzen ibili zen 2020an Cerro Torre eskalatuta zirkulua itxi zuen arte.

“Patagoniartuta: abenturari egindako deia da, gure konfort-gunetik atera eta fantasiazkoa eta bakana den ingurunearen erdian kokatzen gaitu, kono hego amerikarraren ertzik australenean, Patagoniako naturaren legeek agintzen duten lekuan.

Patagoniartuta Patagoniako kapritxoekin urruma egin eta harritzeko gai diren guztientzat erreserbatutako gogo-aldartea da”.

Kokapena: Usurbe Antzokia