Aitor Iguiñitz abenturazale andoaindarrak bizikletaz Munduari Itzulia osatu zuen 16 urtetan zehar. 5 kontinenteak zeharkatuz 123.000 km-ko ibilbidea egitearen esperientzia paregabea. Bertan bizitakoak “aurrez aurre” entzuteko aukera izango dugu.
Aitor Iguiñitzen hitzetan “Hasieran urte bat edo biko Nepalera egindako bidaia izan behar zuena 16 urtetan zehar bizikletan munduari itzulia emateko bidaia bihurtu da. 2006-tik 123.000 kilometrio egin ditut bi gurpilen gainean, 70 herrialde baino gehiago, Karakorum Highway, Friendship Highway edo Pamir Highway bezalako ibilbideak… beti urruneko baztarretan eta bigarren mailako bideetan eta horri esker bost kontinenteak eta bertako jendea ezagutzeko aukera izan dut.
Ametsak aurrera darrai! Baina, orain, zuekin partekatu nahi dut bidaiaren zati bat. Hori dela eta, nire pentsamenduak zuen aurrean azaleratzeko garaia iritsi da.”