- Antzerkia -
Antzerki Garaia: SAGASTITARRAK
Ostirala, 13. Urtarrila 2023, 20:30
Sagastitarrenean –goi-burgesiako familian- alabarekin ez da giro. Ane, giza-ekintzaile feministak, bere lehen abizena aldatzea erabaki du eta bere amarenaren alde egin du. “Patriarkatuarekin ez dugu amaituko, mundura ekarri gaituen amaren abizena hartzen ez dugun bitartean”. Anton Sagasti, familia-buruarentzat, ulertezina da eskualdean tradizio handikoa den Sagasti abizena aldatu nahi izatea. Abizenari segida emateko, Antonek amarru eta martingala guztiak erabiliko ditu Ane, alabak, abizena aldatzeko asmotan atzera egin dezan.
Egilea: RAMÓN MADAULA
Zuzendaritza: BEGOÑA BILBAO
Antzezleak: JOSEBA APAOLAZA, AINHOA ETXEBARRIA, KOLDO OLABARRI
Ekoizpena: TXALO PRODUKZIOAK
Iraupena: 90’
Kokapena: Usurbe Antzokia