- Orokorra -
Beasaingo II. Berdintasun planaren kontrastea
Osteguna, 16. Azaroa 2023, 18:00 - 19:30
Kontaktua: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Kokapena: Udaletxeko Batzar Aretoan
Beasaingo Udala II. Berdintasun Plana prestatzen ari da. Helburua da plan berria 2024an indarrean jartzea. Plan berriak herritarren esperientziak, mugimendu feministaren eta elkarteen iritziak jaso nahi ditu.
Aurten, egungo egoeraren argazkia egiten aritu gara (udaletxera eta herrira begira), egindako baloraziotik eta identifikatutako erronketatik abiatuta, helburuak eta neurriak ezarri ditugu. Udalaren asmoa da plana errealista, hurbila eta eraginkorra izatea, herritarren eta Beasainen beharretara egokitua.
Horretarako, herritarren ekarpena ezinbestekoa dela uste du, eta horregatik, ostegun honetan, azaroaren 16ean, 18:00etan, herritarrei irekitako saio bat antolatu da udaletxeko osoko bilkuren aretoan.