Animazioa 74’
IG eta bereziki haurtzarorako gomendatua
Zuzendaritza: Vasiliy Rovenskiy
Ekoizpena: Kinofirma
New Yorkeko Opera Metropolitarra, leku ospetsu eta entzutetsua, eta Carmen, munduko ballet-lanik ospetsuena, abentura honetako eszenatokiak dira, non Samsonek, kaleko txakurren talde bateko buruak, obra mitiko bat salbatuko duen. Egun batean, ehiztariengandik ihesi, Met eraikinean ezkutatzen da. Han, Margot xarmanta ezagutuko du, Anastasiko maskota, antzokiko lehen dantzaria. Trama korapilatu egiten da Britainia Handiko erreginarena izan zen diadema bakarra, Anastasiak laugarren unean jantzi behar duena, kamerinotik desagertzen denean. Diademarik gabe, ikuskizunak ezin du jarraitu eta bertan behera utzi beharko da. Orain Margotek eta Samsonek lapurra aurkitu behar dute eta Georges Bizet handiaren musikaren doinuan funtzioa salbatu.