Beasaingo kale-izenen historia
Argitarapen urtea: 1995
Bildumaren zenbakia: 4
Egilea: José Zufiaurre Goya
Bai izendegia, eta bai kale eta enparantzen ordena ere, 1994ko Beasaingo Gida-liburutik hartu ditut, gure herriko Udalak argitaratu, eta urte bereko udazkenean Beasaingo familia guztiei banatu zitzaiena. Izendegi horri, bertan azaltzen ez ziren hiru plaza erantsi zaizkio.
Kale-izen hauek Beasaingo Udalaren Gobernu Batzordeak onartu zituen 1990ko ekainaren 28ko batzarrean. Horiek dira, beraz, ofizialak gaur egun eta horiei egokitu behar gatzaizkie.
Baina aurrera egin aurretik, esan beharra dago herrietako kale-izen hauek garai modernoetakoak direla, izan ere duela ehun urte, oraindik ere, herriko etxe guztiak beren izenez ezagutzen baitziren. 1867ko zentsua indibualki egin zen eta han adierazita agertzen dira auzoaren izena, etxearena eta etxebizitza bakoitzeko biztanleak, eta hauen maila ere bai: senarra, emaztea, semea, biloba, iloba, mirabea, morroia, etab.; baina kaleak, nahiz eta ordurako hiruzpalau izan, ezertarako aipatu gabe.
Kale bakoitzaren norabidea adierazteko garaian, alde batera utzi ditugu geografi datu zehatzak, ez baitute praktikotasun handirik, eta honako esaera erraz eta ulergarriagoak erabili ditugu, hots, "haranaren norabidekoa" edo "haranaren zeharkakoa", haranaren bihurguneak kontuan hartuz.
Liburuxka honetan agertzen diren 52 kale eta plazetako gehienak mende honetakoak dira, izan ere, guk aztertutakoetan, kaleak azaltzen dituen lehen zentsuak, 1910ekoak, hiriguneko biztanle guztiak bost kaletan bakarrik banatzen baitzituen: Mayor, Santa Maria, Estación, Bideluze eta Nueva kaleetan, hain zuzen ere.
Kale-izen bakoitza aztertzerakoan testuen luze-laburrari dagokionez, erraz ulertzeko modukoa da nahitanahiez ezberdintasun handiak egon behar dutela. Ez baita berdina pertsona baten bizitzan zehar gertatutakoak adieraztea, edo toponimo baten esanahia zehaztu edo, askotan gertatzen den bezala, antzinako baserri baten existentzia finkatzea.
Pertsonen eta beren ekintzen arteko loturak ikusita, ontzat eman beharko da, alde batetik pertsona horien bizitza, eta bestetik ekintza horien burutzea azaltzerakoan, hainbat xehetasun errepikatzea.
Konturatzen gara, gure ikerketan bildu eta idazlan honetan azaldutako datuak asko izan arren, irakurle bakoitzak faltan nabarituko dituela bere ingurumariko gertaera, oroitzapen eta gorabeherak, dudarik gabe garrantzi handikoak izan ohi direnak. Aberastasun horrek guztiak duen garrantzia ikusita, irakurle guztiei gonbidapena luzatu eta erregu egiten diet beren eranskin partikularrak eginez lan hau osatzen joan daitezen, horrela oinordekoei ondare mamitsua utzi eta hauek etorkizunean gehiago aberasten jarrai dezaten.
Kale eta plazen izendegia
Andre Mari kalea | Igartetxe kalea | Martina Maiz kalea |
Arantzazu kalea | Igartza Oleta kalea | Mateo Muxika kalea |
Barrendain plaza | Ikasle zeharkalea | Mendeurren etorbidea |
Bideluze plaza | Joan Iturralde kalea | Nabarro Larreategi kalea |
Bista Alai kalea | Joan XXIII.aren kalea | Nafarroa etorbidea |
Dr. Fleming kalea | Jose Martin Arana kalea | Nekolalde kalea |
Erauskin kalea | Jose Migel Barandiaran kalea | Oriako pasealekua |
Erauskin plaza | Jose Migel Iturrioz kalea | Oriamendi kalea |
Errekarte kalea | Kale Nagusia Karobi kalea | Peategi kalea |
Esteban Lasa kalea | Karreratarren kalea | San Inazio kalea |
Ezkiaga etorbidea | Katea kalea | Senpere kalea |
Florentzio Axpe kalea | Lazkaibar kalea | Urbialde plaza |
Foru kalea | Loinazko San Martin plaza | Zaldizurreta kalea |
Garmendia Otaola kalea | Lorategi kalea | Zapatari kalea |
Gernika pasealekua | Maria Arana Gaiztarro plaza | Zazpiturrieta kalea |
Gipuzkoa plaza | Mariarats kalea | Zubimuzu plaza |
Gudugarreta kalea | Martin Aranburu kalea | Zelaeta kalea |
Salmenta Prezioa: doan
Eskuratzeko Modua
1. Beasaingo Udaleko Kultura sailean bertan pertsonatu eta berehala eskuratzen da.
2. Idatzizko eskaera Beasaingo Udaleko Kultura Sailera bidali
Ale bat pertsona bakoitzeko agortu arte.
PDF formatoan deskargatu
pdf 1995 Beasaingo kaleen izenen historia (25.72 MB)