Gipuzkoar ezezaguna Loinazko San Martin Amunabarroko semea: IV
Argitarapen urtea: 1997
Bildumaren zenbakia: 6
Egilea: Martin Mendizabal
Loinazko San Martin hil zuteneko 4. mendeurrena ospatzen dugun urte berezi honetan (1997an) monografikoaren gaia Beasaingo zaindariaren bizita eta burututako lana da.
Bada garaia santua bi probintziakoa eta hiru herritakoa izan zitekeenaren zoritxarreko sasoi hura gainditutzat jotzeko.
Egia, ordea, manipulazioen etsai izan ohi da eta onartzen ez duenari mendeku hartu ohi dio beti. Benetako datuek, ezagunak izan ahala, koherenteak eta elkarren osagarri izatearen ahalmena dute, eta, ugarienak izan arren, azkenean logikak era komentzigarrian ditzake, baina inolako defentsarik ez du ustekabeko dauten aurrean, zeinak azkenean barregarri uzten baitituzte faltsifikatzailea eta honen asmakeriak.Akatsei dagokienez, onartu beharra dago giza legezkoak direla, baina era berean igarri daitezkeenak ere badira, benetako datuekin tupust eginez sortzen direlako eta, egiazko albisteak ugaldu ahala, inolako loturarik gabe gelditzen direlako, kisteei gorputz osasuntsuetan gertatu ohi zaien bezala. Giza hutsegiteek eragindako akatsez baliatzen denak ezustekoak seguru izango ditu; baina egiaren itxurakoak sustatzen dituenak sinesgarritasun guztia galduko du.
Dokumentaturiko hainbat aro dituen San Martinen bizitan (haurtzaroa, latineko eta unibertsitateko lagunak, matrikulak, frantziskotar egin zenekoa, profesatu aurreko uko egitea, ordenatu ondoren unbertsitatera itzultzea, handik Sevillara ontziratzera joatea...), espero izatekoa zen jaiolekuaren aitormena bizitzan emandako urratsen araberakoa izatea; zentzugabea da, ostera, erabilitako iturriak bateratu ezinaren aurrean, Espainian egindako sekular eta fraide-urteak alde batera uztea aukeratu zuten biografiei arrazoia emango ziela uste izatea.
Batzuen kasuan giza hutsegiteek eragindakoak eta besteen kasuan egiaren itxurakoak diren akats hauengatik, bere herri eta etxetik bidalia izanda santua, eta benetako guraso, anai-arreba eta familiarik gabe utzi dute, eta ikaskiderik gabe ere bai, herrian eta unibertsitatean; hitz batean, Gaztelan sekular eta fraide-ikasle bezala, eta misio-lurraldeetan irakasle gisa egin zituen urterik gabe utzi dute. Eta horren ondorioa ezin penagarriagoa izan da: hain gauza gutxi esan zezaketen San Martini buruz, non nobiziatuko gure maisuaren esaldi ironikoak ezin hobeki islatzen baitu santu honen egoera Euskadin eta frantziskotarren ordenan: "San Martini dagokionez, garrantzitsuena sorterria da, beraren bizitzak ez du inolako garrantzirik eta sobera dago!".
Bada garaia, ordea, zor zaiona aitortzeko, eta idazkiek saiatu behar lukete, ahal den neurrian, hezur-haragizko gizona azaltzen, zeina baserrian jaio baitzen, eta baserri-giro erlijiotsuan bizi izan ziren guraso, anai-arreba, izeba-osaba eta auzotarrak izan baitzituen; haurtzaroan,eskola eta katekesi-betebeharrak izan zituen; eta, apaizgai bezala, hainbat ikasturte egin behar izan zituen Gipuzkoan, unibertsitatean sartu ahal izateko; han matrikulatu ondoren, bere ikaskideekin ikasketak eta, ikasturte-amaieretan, azterketak egin behar izan zituen; eta, fraide gisa, nobiziatua, profesioa, erlijiozko giroa eta ikasketak izan zituen; misio-lurraldeetan, berriz, bere ikasleei hainbat gai iarakatsi behar izan zien irakasle bezala, eta, misiolari gisa, ebanjelioa zabaldu eta martiriora eramango zuten erasoei aurre egin behar izan zien.
Gai hauetaz guztiez luzeago aritzeko aski datu bazegoen, baldin eta eztabaidan sumindu ordez biografoekin zorrotzagoak izan balira, eta adiskidetasunak eta gorrotoak erabili ordez edo, inolako kritikarik gabe, "egiatzat hartuak" nahiz "gezurtitzat baztertutakoak" aldarrikatzen aritu ordez, autore bakoitzari aurre egin eta frogatu gabeko guztia edota artxiboetan dauden dokumentuek gezurtatzen duten guztia alde batera utzi izan balute. Biografo batzuek, dudarik gabe, jarraitzaile gutxiago izango lituzkete, eta beste batzuk, berriz, birgaituak izango lirateke. Eta, orduan, San Martinek bizi izandako 30 urte eta erdiak ez lirateke, ohi bezala eta martini izatearen arrazoirik azaldu gabe, orrialde-pare batean laburtzerik izango; aitzitik, San Martinen historiaren zatirik nagusiena, Espainiatik irten aurretik eta Japoniara iritsi baino lehenago gertatua izango litzateke.
Egia da, bestalde, santuaren idatzi gutxi ezagutzen zirela, eta ausartegia zen santua idatzi horien bidez juzgatzea. Gaur egun, zorionez, Jose Luis Alvarez-Taladrizen edizio kritikoa dugu; bertan egileak, santuaren jatorriari buruzko auzia behin betiko gainditzeko datu nagusia -nahi gabe- eskaintzen du eta, gainera, bere arretari esker lehen Kontakizunak-en hiru kopia eta bigarrenaren beste hiru aurkitu ditu, eta, patxadaz, bi kontakizunak-en "testua" -liburuan 100 orrialde baino gehiago betezen dituena- birmoldatu du, eta gure herrikideak martirioa jasan baino hilabete batzuk lehenago idatzi zituen "bezalaxe" birmoldatu ere. Kontakizun horiei esker jakin ditzakegu gure protagonistak bizi behar izan zituen arazoen aurrean izan zituen erreakzioetako batzuk, haren arrazoitzeko era eta haren irizpide eta erabakiak gizon, erlijioso eta misiolari bezala.
Liburu honen helbura
Biografia honen asmoa San Martin, ber ezagutu zuten pertsonen datu sinesgarrien bidez, ezagutaraztea da, eta beraren ezaugarri pertsonalekin batera, jaio, hazi eta haurtzaroa bizi izan zuen lekuko eta ikasle nahiz "lehen tontsurako"ko apaizgai izan zeneko giroa, ahal den neurrian, berregitea; eta, abitua hartu ondoren, nobizio, teologo eta irakasle bezala bizi izan zuen fraide-bizitza azaltzea, eta azkenik, baita misiolari eta martiri bezala ere.
Bera bakarrik ez, baizik eta arrazoi berberengatik 26 egun martirizatu zituztenez, normala da, beraien IV. mendurrena ospatzean, beraiez ezagutzen dena aipatzea.
Haien beatifikazioa eta kanonizazioa garrantzitsuak izan ziren bai aurretik izan zituzten auziengandik, bai Kristoren jarraitzaileentzat, ofizialki, kristau heroikotzat eta eredugarritzat aitortu zituztelako. Baina, egia esan, ez batak eta ez besteak ez diote ezer berririk eransten ahaien bizi izan zutenari, eta ez du merezi bi aintzaldi horietan gehiegi luzatzea
Salmenta Prezioa: doan
Eskuratzeko Modua
1. Beasaingo Udaleko Kultura sailean bertan pertsonatu eta berehala eskuratzen da.
2. Idatzizko eskaera Beasaingo Udaleko Kultura Sailera bidali
Ale bat pertsona bakoitzeko agortu arte.
PDF formatoan deskargatu
pdf 1997 Gipuzkoar ezezaguna (30.37 MB)