Argitarapen urtea: 2008
Bildumaren zenbakia: 16
Egileak: Pello Joxe Aramburu eta Luis Mari Intza
Beasaingo Paperak bildumaren 16. ale honetan Pello Joxe Aranburuk eta Luis Mari Intzak Beasainek eta trenbideak duten harremana aztertzen da.
Pello Joxe Aranburuk Norteko Trenbidearen inguruan burutzen ari den lanaren barruan Beasainek eta Trenbideak duten erlazioa aztertzen da, eta honekin batera herriaren industrializazioak trenbidearekin duen lotura. Honekin guztiarekin “Beasainek bere bilakaera garraiobide eta industriari zor: 1840-1940” sortu da.
Liburuan Beasainen bilakaera eta mende bateko, 1840-1940 urteetako garapena. Beasain herriaren kokapena eta deskribapen fisiko-demografiko bat egitetik, aipatu urteetan herriak bizi izan, jasan eta garatu dituen fenomeno sozialak ikertu eta adierazten ahalegindu da.
Urte horietan aldaketa nabarmenak eta pertsonaia ez hain ezagun, interesgarri eta erabakigarriak izan, sortu eta eman ditu Beasainek. Horiek guztiak kontutan hartuta pentsatu eta idatzitako lana da.
Lan honek Beasaingo herriaren nondik-norakoa hobeto ezagutzen lagunduko digu, eta hainbat herritarri ere bere bizitzako oroitzapen asko gogora ekarriko dizkio.
Salmenta Prezioa: doan
Eskuratzeko Modua
1. Beasaingo Udaleko Kultura sailean bertan pertsonatu eta berehala eskuratzen da.
2. Idatzizko eskaera Beasaingo Udaleko Kultura Sailera bidali Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Ale bat pertsona bakoitzeko agortu arte.
PDF formatoan deskargatu
pdf
2008 Beasainek bere bilakaera garraiobide eta industriari zor
(6.42 MB)