Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Beasaingo paperak

Astigarreta

Argitarapen urtea: 2012
Bildumaren zenbakia: 20
Egilea: José Zufiaurre Goya

Beasain, hirigunea baino zerbait gehiago dela aldarrikatzeko modu bat da liburu hau. Gizarteak, ekonomiak, jendeak... joera desberdinak izan ditu historian zehar, eta azken hamarkadetan ikusi dugu nola nekazal inguruetako baserri, auzo eta herriak husten joan diren. Astigarreta dugu horren adibide. Baina, gure aitona-amonei entzutea nahikoa da garai bateko Astigarretako kontuak bestelakoak zirela konturatzeko.

Astigarreta, administrazioari dagokionez, izan daiteke auzo, Udalerri, auzoerri... baina edozein euskal hiztunek esango luke herri bat dela: etxeak bilduta daude kaxko batean, baditu baserriak inguruan eta lur berezituak ditu.

Liburuan zehar agertzen zaigu nola joan den aldatuz Astigarreta. Hasieran Segurari lotua zegoen, baina herritarrek erabaki zutenean Herri edo Udalerri izan behar zuela, halaxe egin zuten, nahiz eta horretarako beren ondasunak saldu behar izan. Mendeetan izan zen Astigarreta Udalerri. Baina 20. mendean, Astigarretako herritarrek berriz ere erabaki zutenean beren intereserako mesedegarriagoa zela Beasaini lotzea, halaxe egin zuten orduan ere, herri-mugimendu indartsu baten bidez, nahiz eta orduko agintariei aurre egin behar.

Izan ere, auzolana eta parte hartzea kontzeptu modernotzat dauzkagun arren, erro sendoak ditu gurean. Eta Astigarretak, historian zehar, badu zer irakakatsirik arlo horretan.

"Beasaingo paperak" bildumaren 20. ale honetan, Astigarretako historiaren hainbat zertzelada aurkituko ditu irakurleak, ondo dokumentatutako agirietan oinarrituta.

Baina liburua ez da orri zurien gainean letra beltzez osatutako bilduma soila. Liburua gozagarri egiten duten beste elementua argazkiak dira: Astigarretako baserri eta etxeetako argazkiez gain, joan den mende hasieratik gaur egunerarteko astigarretar askoren argazkiak aurki daitezke liburu honetan.

Salmenta Prezioa: doan

Eskuratzeko Modua

1. Beasaingo Udaleko Kultura sailean bertan pertsonatu eta berehala eskuratzen da.

2. Idatzizko eskaera Beasaingo Udaleko Kultura Sailera bidali Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. 

Ale bat pertsona bakoitzeko agortu arte. 

PDF formatoan deskargatu

pdf 2012 Astigarreta Euskara (4.01 MB)