2017an izandako istripuak eragindako kalteetatik osatu eta berriz ere nazioarte mailan onenen artean lehiatzea lortu du Eneko Elosegi triatleta beasaindarrak. Meritu horiengatik eta 2018an lortu dituen emaitzengatik Beasain Kirol Sarien epaimahaiak Sari Nagusia berari ematea erabaki zuen.
Eneko Elosegi, Beasaingo “burdinezko” gizona
Bizikletan entrenatzen ari zela 2017an istripu larria izan zuen. Baina ez zuen inolaz ere etsi eta 2018an berriro ere Iron-man proba ofizialetan lehiatzen izan zen, gainera aparteko emaitzak lortuz, proga guztietan top10 izanez.
-Malaysian 6. postua / Taiwanen 8. postua / Ingalaterran 9. Postua / Filipinetako Iron-manean 4. postua.
-Espainiako 3 Iron-man onenen artean izendatu dute aurten.
-Munduko Iron-man Ranking-ean Top100 dago.
Igartza jauregian burututako IIIgarren Beasain Kirol Sarien galan jakitea falta zen sari bakarra zen Sari Nagusia. Irabazlearen izena Aritz Elustondo futbolariak irakurri zuen jauregia bete zuten ikusle guztien aurrean. Txalo zaparrada luze eta bero batekin jaso zuten guztiek Elosegiren izendapena.
Beasain Kirol Sarien helburu nagusia jendaurrean Beasaingo edo Beasainen Kirol alorreko jarduera bultzatzen edota emaitzetan nabarmendu diren kirolariei eta erakundeei esker ona ematea da. Udalak duela hiru urte abian jarritako egitasmo honekin, kirolaren balioak ere zabaldu nahi dira, baita beste kirolariengan eta herritarrengan eragin nahi da denak kirol jardueretan parte hartzera motibatzeko.
Urteko Kirol Sarietarako 2018an herritarrek proposatu zituzten sari bakoitzerako izangaiak, horrela aukera hori herritarrei zabaldu nahi izan zaie.
2018an, sariak bi ataletan banatu dira; urteko kirol sariak eta aipamen bereziak batetik eta Udalak ematen dituen ohorezko udal sariak.
Aipamen bereziak
Aipamen berezietan hauek izan dira 2018an gehien nabarmendu diren Beasaingo kirolarien lorpenak omentzea izan da helburua eta egindako merituei esker oroigarria jaso zutenak hauek izan ziren:
- Amaiur Mariezkurrena (igeriketa)
- BKL infantil haundi mailako mutilen taldea (saskibaloian, Gipuzkoako eta Euskadiko Txapeldun)
- Beñat Turrientes (Errealeko gaztetxo mailako futbolaria Espainikao selekzioak deituta)
- Ihintza Lekuona (errugbi jokalaria, Euskadiko selekzioarekin jokatzen egona)
- Ander Alberdi (errugbi jokalaria Espainiako Selekzioarekin adin azpiko maila desberdinetan jokatutakoa)
- Errugbi jokalariak 16 urtez azpikoak 17/18 denboraldian euskadiko txapeldun
- Maitane eta Ekain Aizpurua (rallyetako pilotu eta kopilotua, RAC lurreko rally kopan parte hartu dute)
- Aitor Garmendia (Txindokira 24 orduko epean igoera-jaitsiera gehien egin izanaren errekorra ezarri du; 13 guztira, 23 ordu eta 12 minututan)
- Trigoi taldea taldekako Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuitoa irabazi du. Zirkuitu honetako 2 proga Beasainen burutu dira (Igartzan eta Arriaranen).
- Octavian Mihail Romanescu (Atletismoa). Real Sociedad taldeko atleta, pista estalian Gipuzkoako eta Euskadiko Txapeldun 60 metrotan. Zerupean Gipuzkoako eta Euskadiko Txapeldun Nagusia 100 metrotan. 100 metrotan 10¨50 marka egina du (Gipuzkoan inoiz izan den 4. Markarik onena).
- Beñat Garmendia (pilotaria) afizionatu mailan ibilbide bikaina egina du. Muebles Polque, Goñiren oroimenezkoa eta Etorkizuneko Pilotarien III. ETB-LEPM txapelketa ospetsuak irabazi ditu Zubizarreta bikote izanik. Aspe enpresarekin bi urteko kontratua sinatu du eta urtarrilaren 5ean profesionaletan debuta egingo du.
Iñaki Mujika Garaialde “Arritta” zenari oroimen tartea egin zitzaion galan. Maiatzaren 22an 69 urte zituela, utzi gintuen. Gaztetan herri kiroletan aritua, eta azkeneko hamarkadetan, Loinatz Jaietako herri kirol saioen antolatzailea. Herrian oso ezaguna eta maitatua.
Urteko Kirol Sariak
Lau sari banatu ziren
- Emakumezko Kirolariari edo Kirol Taldeari Saria: Ane Etxezarreta (Realeko jokalaria)
- Gizonezko Kirolariari eta Kirol Taldeari Saria: Eneko Elosegi (triatleta)
- Kirol Jardunaldiari Saria: Beasaingo Motor Asteburua eta Erauskingo igoera
- Erakunde Babesleari Saria: HINE
Epaimahaiak saridun guzti hauek izendatu ondoren, hauen artetik erabaki zuen zein izango zen 2018ko SARI NAGUSIA eta Eneko Elosegiri ematea erabaki zuen aho batez.
Ohorezko Udal sariak
Udalak bere erabakiz aurten 2 sari ematea ebatzi zuen:
.Kirol Ibilbideari Ohorezko Udal Saria: Loinatz klasika txirrindulari proba bere 91garren edizioan.
.Kirolaren Ohorezko BEASAIN Saria: Aritz Elustondo realeko jokalariari.
2018ko sarietarako epaimahaia osatzeko Kirolaren Udal Fundazioko lehendakariak batzorde aholku-emaile bat izendatu zuen izangaien merezimenduak baloratzeko. Elena Ruiz, Fundazioko Lehendakariarekin batera epaimahaikide izan ziren Kirolaren Udal Fundazioko zuzendaria Jon Alcayaga, Beasaingo kirolaren berri eta kirolari beasaindarren berri jarraitzen duen erreferentziazko pertsona, Josean Saiz, aurreko urteetako saridun bat, Goierri Gorri Elkartetik Koldo Zaldua, erreferentziazko Kirol elkarte baten ordezkaria, Txindoki Atletismo Taldetik Rakel Barcenilla eta Beasaingo Udaleko komunikazio arduraduna Mikel Apaolaza.
Sari ematearen galako irudiak hemen