Realeko jokalaria izan da Beasain Kirol Sariak 2019ko sari emate ekitaldian protagonista nagusia
Udalak sortu eta bultzatutako ekitaldi honek, Beasaingo edo Beasainen kirol alorreko jarduera bultzatzen, sustatzen edota emaitzetan nabarmendu diren pertsonen eta erakundeen aipamen berezia egitea eta jendaurrean esker ona adieraztea eta egindako lanaren aitortza eta omenaldia egitea da. Hori horrela, bere laugarren edizioan, kirol munduko beasaindar eragile eta protagonista nagusika bildu ziren Igartzako jauregian.
Sari Nagusia norentzat izango zen jakitea falta zen eta Gorka Elustondo izan zen kartazala ireki ondoren sarituaren izena irakurtzen lehena. Bigarren urtez jarraian emakumezko kirolari onenari saria irabazi ondoren, aurten lortutako merituek Sari Nagusiaren jabe izateko nahikoa meritu izan dituela erabaki du epaimahaiak eta halaxe jaso zuen iazko sarituaren eskutik Eneko Elosegi garaikur preziatua.
Ane Etxezarretak aurten Realarekin erreginaren kopa irabaztea lortu zuen Granadan. Honek ere ekarri du kontratua bere betiko taldearekin luzatu izana. Hori bakarrik ez, datorren San Sebastian egunean taldekideekin batera urrezko danborra jasoko du Donostian.
Gainontzeko sarituek, sari emate hunkigarri batez gozatu ahal izan zuten eta ondoren Igartzako errotan mokadutxo baten aitzakian elkarrekin egon ahal ziren Beasaingo kirolaren inguruan dabiltzan pertsona eta eragile guztiak. Aukera hau urtean behin eman ahal izan da, bederen.
Ane Etxezarreta, Beasain Kirol Sari Nagusia 2019
Aipamen bereziak
Urte honetan arrazoi bat edo beste medio, Beasain Kirol Sarien epaimahaiak aipamen bereziak banatu nahi izan ditu kirolaren baitan nabarmendu diren eragile edo pertsonei. Honako hauek izan ziren saria jaso zutenak:
- ORE Errugbi 18 urte azpiko taldeko beasaindarrak
- Beñat Turrientes (Realeko jokalaria behe kategorietan eta Espainiako selekzioarekin deituta)
- Goierri Gorri Futbol taldea (futbolean berdintasunaren alde egindako lana)
- Xabier Martin Mujika (errugbiko jokalaria eta Espainiako selekzioarekin deitua)
- Unai Dorronsoro (mendi lasterkaria)
- Jon Aizpurua (Ehunmnilakeko irabazle eta errekor berria)
- Justo Mujika (medikua eta osasun arloan prebentziorako ariketa fisikoa eta kirolaren sustatzailea)
- Beti Bizi Elkartea (San Silbestre krosaren antolatzaile eta berdintasunaren alde sarien banaketa berdina burutu izangatik gizon eta emakumeetan)
- Eneritz Martin (saskibaloia, superazio eredu)
- Sonia Reyes, Elena Calvillo, Irati Zubizarreta (mendi lasterketak)
Urteko Kirol Sariak
Lau sariak banatu ziren:
- Emakumezko talde edo kirolariari: Ane Etxezarreta (Real Sociedad)
- Gizonezko talde edo kirolariari: Andoitz Bonilla (Motorra)
- Kirol ekitaldia: Ehunmilak 2019
- Entitate babeslea: Barandiaran zeramikak
Ohorezko sariak
Udalak bere aldetik, ohorezko sari hauek ematea ebatzi du:
.Kirol ibilbideari ohorezko saria: Daniel Zabalo (triatloia)
.Beasain Ohorezko saria: Gorka Elustondo (futbol jokalaria)