Ekainaren 1ean, Igartza Musika Programaren baitan antolatutako kontzertua eskainiko du abeslari oñatiarrak
Aurkezpen handiegirik ez du behar Ruperrek. Ruper Ordorika ahots bereziko kantaria dugu, bere ezaugarrien artean: testu bikainak eta musikaltasun oparoa. Disko ezagun haundiak osatu ditu bere kantuekin, eta beste hiru, kantu zaharrekin, “Hiru Truku” taldean.
Ruper Ordorika maila gorenean dabil euskal musikan, dela berak idatzitako kantuekin, dela Bernardo Atxaga edo Joseba Sarrionandia bezalako idazleen testuekin. Oihartzun sakoneko abesti-egilea dugu.
Oraingoan Ruper Ordorika bakarka arituko zaigu: gitarra eta ahotsa. Kontzertu berezia…Era elektrikoan nahiz era akustikoan mugak gainditzeko gai den musikaria da Ruper Ordorika.
Sarrerak salgai aldez aurretik Igartza monumentu multzoko Belengo ermitan astearte eta asteazkenetan 18:00-20:00 bitartean.