Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Kultura

Gaztetxoen artean euskararen erabilera indartzeko Udaleku irekiak antolatu ditu Udalak

2019/04/12

2006-2010 urteetan jaiotako haurrei zuzendutako eskaintza berri honek euskararen erabilera eta ezagutzan eragiteko helburua du

Nafarroako Astitz-ko aterpean uztailaren 15etik 24ra izango da egonaldia eta Beasaingo Udalak Urtxintxa elkartearekin elkarlanean antolatu ditu udalekuak

Haur eta gaztetxoen artean euskararen erabilera eta ezagutzan eragiteko helburuz antolatu ditu Beasaingo Udalak uda honetarako Euskarazko Beasaingo udaleku itxiak. Legealdi planean jasota geratu zen egitasmoa eta honen zabalkundea egiteko lehen urratsa iritsi da. Udalaren hizkuntza politika sailetik euskararen erabilera haurren artean sustatzeko ekimen hau Urtxintxa eskolarekin elkarlanean antolatu da. Urtxintxak 30 urte baino gehiagoko esperientzia du ekimen hauek antolatzen.

Derrigorrezko hezkuntza formaletik kanpo, modu informalean aisialdirako udal eskaintza berri honek hizkuntzaren erabileran eragin nahi du. Orain artean Udalak abian jarritako egitasmoei batu zaio Udaleku irekien egitasmoa; hizkuntza errefortzurako zerbitzua ikasturtean zehar aste egunetan ematen da Txelotxe eta Berritsu espazioetan, hizkuntzarekin zailtasunak dituzten haurrei eta eskolatik kanpo euskaraz hitz egiteko aukera gutxi dutenei euskara hobetzeko zerbitzua emateko. Beste hainbeste kirolean euskara txertatzeko eta bultzatzeko egitasmoa “Euskara oinarritik”, zeina herriko bi kirol talde nagusietan lantzen ari den.    

Beasaingo lehen udaleku irekiak uztailaren 15etik 24ra burutuko dira Astitzko aterpean (Nafarroa). 2006-2010 urteetan jaiotako haurrentzat zuzendua dago eta izen-ematearen hurrenkera errespetatuko bada ere beasaindarrek lehentasuna izango dute. Plaza kopurua 50 haurrentzat izango da. Izena emateko epea apirilaren 29tik maiatzaren 10era egongo da irekita (biak barne). Izen-ematea www.urtxintxa.eus gunean egin beharko da eta informazio gehiago jaso nahi izanez gero Beasaingo Udaleko 943 028063 telefonora deitu daiteke edota Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi.

  pdf Esku-orria (3.82 MB)