Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Kultura

XXII. Igartza literatura bekaren saria Irati Goikoetxea herritarrarentzat

2019/09/10

Lehenengo aldiz herritar batek eraman du Beasaingo Udalak euskal literatura eta sormena idazle gazteen artean bultzatzeko sortutako saria

Edizio honetara 16 lan aurkeztu dira horietatik 9 emakumeenak eta 7 gizonenak

Iazko irabazle Erika Elizarik “Zendabalitz” lana entregatu eta sariaren bigarren zatia jaso du

XXII. Igartza literatura sariaren edizioko irabazlea  Irati Goikoetxea Asurabarrena  34 urteko beasaindarra izan da Herriak ez du barkatuko proiektuarekin. Sariketa honen ibilbidean lehenengo aldia da herritar batek saria jasotzen duena.

Igartzako jauregian egindako aurkezpenean hala nabarmendu du Beasaingo Udaleko kultura zinegotziak Xabier Matarranzek. Irati zoriontzeaz gain, bere poza agertu du Beasainen ematen den idazle gazteentzako sortutako literatura beka hau beasaindar batek jaso duelako. Edizio honetako epaimahaia Ana Jaka, Igor Estankona eta Garazi Kamiok osatu dute.

Aurkezpen ekitaldian Elkar-en izenean Xabier Mendiguren, CAFenean Joxe Begiristain eta udalaren aldetik Xabier Matarranz izan dira. Irati Goikoetxeak proiektuarengatik 6.000 euroko sariaren erdia eta garaikurra jaso ditu eta urte beteko epea izango du liburua amaitzeko. Irati Goikoetxea Asurabarrena matematikako irakaslea da eta betidanik lotura izan du bertsolaritza eta euskal literaturarekin. Beasaingo irakurle taldeko partaide da eta hainbat kultur ekitaldietako partaide ere. Egun, Nafarroako gobernuan lanean dihardu bizikidetza arloan. Hain zuzen ere, gai horren inguruan idatzi du proiektua.

Erika Elizariren “Zendabalitz” liburua amaituta

Ekitaldi berean, iazko irabazleak, Erika Elizari Salvadorrek, “Zendabalitz” lana entregatu ostean diru sariaren bigarren zatia jaso du eta datorren urteko otsailean aurkeztuko da liburua.

Igartza Literatura beka saria Beasaingo Udalak idazle berrien sormena bultzatzeko helburuarekin sortu zuen  Elkar argitaletxea eta CAFen laguntzarekin. XXII. edizioa izan den honetan, 16 lan aurkeztu dira. Horietatik 9 emakumeenak eta 7 gizonezkoenak. Aurkeztu diren lanen jatorriari dagokionez 13 gipuzkoarrak, 1 nafarra, 1 bizkaitarra eta 1 arabarra. Ez da iparraldekorik egon.

Orain arteko irabazleak:

LIBURUA

Igartza

Literatura Bekaren

edizioa

URTEA

Argitalpen

urtea

EGILEA

CONNEMARA GURE BIHOTZETAN

I.

1998

2000

Julen Gabiria Lara

EGUN DENAK EZ DIRA BERDIN

II.

1999

2001

Xabier Etxeberria Garro

KORAPILOAK

II.

1999

2001

Jasone Osoro Igartua

ORTZADARRA SUTAN

III.

2000

2002

Fernando Morillo Grande

VAN´T HOFFEN ILEA

IV.

2001

2003

Unai Elorriaga Lopez de Letona

HAN GOITIK ITSASOA IKUSTEN DA

V.

2002

2004

Julen Gabiria Lara

KARONTE

VI.

2003

2005

Asel Luzarraga Zarrabeitia

AMAREN ESKUAK

VII.

2004

2006

Karmele Jaio Eiguren

LILE

VII.

2004

2006

Peru Magdalena Arriaga

AULKI BAT ELURRETAN

VIII.

2005

2007

Uxue Alberdi Estibaritz

ERO

IX.

2006

2008

Jon Martin Etxebeste

ETXETIK IRTEN GABE

X.

2007

2009

Katixa Agirre Miguelez

NORA EZ DAKIZUN HORI

X.  

2007

2009

Irati Jimenez Uriarte

HAGINA

XI.

2008

2010

Eider Rodriguez  Martin

HILTZAILEA

XII.

2009

2011

Uxue Apaolaza Larrea

GERIZPEKO PANPINAK

XIII.

2010

2012

Garazi Camio Anduaga

INTERRAIL

XIV

2011

2013

Goiatz Labandibar Arbelaitz

MAMUAK

XV

2012

2014

Danele Sarriugarte Mochales

EZ EGIN TIRO ANBULANTZIEI

XVI

2013

2015

Mikel Ayllon Corral

HAUTS HAIETATIK

XVII

2014

2016

Unai Villena Camarero

KAFE BETEA

XVIII

2015

2017

Kattalin Miner Perez

KARRAMARROA TROSTAN

XIX

2016

2018

Ekaitz Goienetxea Cereceda

PAPEREZKO TXORIAK

XX

2017

2019

Miren Amuriza Plaza

ZENDABALITZ

XXI

2018

 

Erika Elizari Salvador

HERRIAK EZ DU BARKATUKO

XXII

2019

 

Irati Goikoetxea Asurabarrena