Euskal Herriko txapelketaren V. Edizioa burutuko da eta goizean goizetik arkumea erretzen izango dira Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroatik etorritako parte hartzaileak
Eguerditik aurrera mila pintxotik gora jarriko dira salgai edariarekin eta bildutakoa antolakuntzan lagunduko duen Beasain Kirol Elkartearentzat izango da
Beasaingo Udalak Ja(ki)tea elkartearekin elkarlanean Beasainen antolatu du datorren iganderako Euskal Herriko bosgarren burruntzi txapelketa. Ekimen honekin bi erakundeen arteko kolaborazioak betiko sukaldaritza, betiko euskal sukaldeak sortutako platerak eta bere tradizioari mantentzen dioten sukaldariak indartzeko eta sustatzeko helburua bete nahi du, bertako izaerarekin zerikusi zuzena duen. Aurreko helburuei heltzeko oinarria kalitatezko produktuak hartzen dira oinarri bezala, inguruko ekoizleenak, Km 0ko produktuak eta kasu honetan Beasain izatea igande honetan erakustaldi horren lekua. Aurkezpenean Beasaingo alkatea Aitor Aldasororekin batera, Jakitea ordezkatuz aurkezpenean Juan Manuel Garmendia Kattalin erretegiko nagusia eta Xabier Zabaleta elkarteko presidentea izan dira txapelketaren nondik norakoak agertzen.
Lehiaketan parte hartuko duten burruntzilarien zerrenda itxi gabe badago ere hamar parte hartzaile inguru espero dira. Gipuzkoatik , Donostiatik Juan Bautista Etxabe, Anartz Esteban (Azitain jatetxea, Eibar), Zumaiatik Joxe Angel Behin, Bizkaiatik Durangotik Lorenzo Ciarsolo, Eladio Perez, Unai Irazola eta Angel Garate eta Arabatik Calisto Ruiz de Azua izango dira. Nafarroatik oraindik ez dago itxita parte izenik. Bakoitzak bere tramankuluak ekarriko ditu arkumea erretzeko eta antolakuntzak ikatza jarriko du. Arkumea bertako latxa arrazako ardiena izango da. Bakoitzak hiruna arkume erre beharko dituzte bakoitzak bere sekretuak erabiliz.
Aurretik txapelketa Donostian bi bider, Hernanin eta Tolosan egin ondoren oraingoan bosgarren edizioa Beasainen egingo da. Plaza azpian kokatuko dira burruntziak eta igandean goizean goiz piztuko dituzte suak arkumeak erretzen jartzeko. Gutxienez bi ordu eta erdiz egon beharko dute sutan eta eguerdirako epaimahaia dastatze lanean hasteko moduan izango da. Irabazleak 1.000 euro, txapela eta udalaren garaikurra jasoko ditu.
Epaile lanetan jardungo diren adituak sukaldaritza munduarekin zerikusi zuzena duten iritzi emaile, ekoizle edota pertsona ezagunak izango dira. Hala nola, Josema Azpeitia (Ondojan), Mikel Soto (Gara), Josu Larrarte (DV), Sergio Errasti (Onda Vasca), Patxi Larrañaga (Lasarteko harakina), Martin Urkiola (Beasaingo odolkiaren kofradiako presidentea), Gorka Asurmendi (Azkarra Gaztategia). Mikel Corcuera (Noticias de Gipuzkoa) eta Jose Manuel Olano (Beasaingo Olano harategia).
Txapelketa burutzen den bitartean erreko diren arkumeak, 30 inguru, pintxoetan edariarekin batera salgai jarriko dira 3 euroren truke eta Beasain Kirol Elkarteak lagunduko banaketan. Bildutako dirua elkartearentzat izango da. Mila pintxo ingurutik gora salgai jartzea espero da.