Udaletxeko batzar aretoak bildu ditu sari emate ekitaldian herriko lau ikastetxeetako haurrak
Herriko lau ikastetxeetako 700 marrazki inguru izan dira Gabon eguneko egitaraua iragartzeko kartel lehiaketara aurkeztu direnak eta Andramendi ikastolako Galder Higuerorena izan da aukeratua Beasaingo BEAR pintura tailerreko kideen erabakiz.
Sari emate ekitaldia udaletxeko Batzar Aretoan burutu da. Bertan, Jon Olano gobernu taldeko zinegotziarekin batera Jokin Telleria margolaria eta BEAR pintura tailerreko irakaslea izan dira saritutako marrazkien egileei opariak banatzen.
Andramendi ikastola, Alkartasuna Lizeoa, La Salle Ikastetxea eta Murumendi ikastetxeko haurrek bete dute batzar aretoa eta txalo zaparrada artean zoriondu dituzte saritutako egile guztiak. Saritutako eta aipamen berezia jaso duten lanak ikusgai egongo dira abenduaren 20a arte Antzizar kiroldegian.
Sarituak eta aipamen berezia jaso duten haurrak hauek izan da:
Kartel irabazlea Galder Higero Larrategi (Andramendi ikastola)
ANDRAMENDI IKASTOLA
Irabazlea: Galder Higero Larrategi
Aipamenak
Kimetz Furundarena Agirre
Bihotz Rey Mujika
Kattalin Zurutuza Eskisabel
LA SALLE
Irabazlea: Oian Dominguez
Aipamenak
Leire Sarasola
Marta Cid
Naia Arizmendi
ALKARTASUNA LIZEOA
Irabazlea: Adei Enparantza Agirre
Aipamenak
Beñat Lizarralde
Markel Lionel Altuna Sosa
Gaizka Arroniz
MURUMENDI IKASTETXEA
Irabazlea: Nora Van Den Driessche Rodriguez
Aipamenak
Daniel Cordero Martinez
Irune Moral Pascual
Laura Dominguez