Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Kultura

Loinatz jaietako haurren sokadantzan izena emateko epea irekita

2020/02/24

Iaz bezala, gehienez 40 haurrek parte hartuko dute eta erdia neskak izango dira; izena emateko epea otsailaren 24tik martxoaren 8ra irekita egongo da eta udaleko webaren bitartez edo Igunera etorriz egin ahal izango da

Ireki da Loinatz jaietako haurren sokadantzan izena emateko epea. Otsailaren 24tik martxoaren 8ra luzatuko da eta horretarako bi bide erabili ahal izango dira: udalaren weba eta Igunea (herritarrentzako harrera bulegoa). Sokadantzan izena emateko jakin beharrekoak hauek dira:

  1. Sokadantzan gehienez 40 haurrek parte hartuko dute eta erdia neskak izango dira; hau da, 20 neska eta 20 mutil.
  2. Izena emateko epea otsailaren 24tik martxoaren 8ra zabalduko da eta udaleko webaren bitartez edo Igunera etorrita egin ahal izango da.
  3. Izena ematen dutenen artean, haurren adina izango da zerrenda eratzeko irizpidea, nesken zein mutilen kasuan. 
  4. Haur bakoitza zerrendan sartu den edo ez, izena ematean jasotako e-mailaren bidez jakinaraziko da.
  5. Dantzari bakoitzak nahi duen bikotea aukeratu ahal izango du generoa alde batera utzita.
  6. Entseguak martxoaren 23an hasiko dira eta astelehenetik ostegunera 17:30etik 18:30era izango dira Alkartasuna Lizeoa ikastetxean.

Iaz hartutako erabakiaren baitan, Udalak herriko dantza taldeekin elkarlanean nesken parte hartzea berdintasunez bermatzea du helburu.  Erabakia Beasaingo dantzataldeek (Aurtzaka eta Ostadar) eta Udalak elkarlanean hartu zuten jasotako eskaerei erantzunez.