Liburutegiko Ikasgela astearte honetan, ekainak 30, irekiko da. Egungo egoerak behartuta, segurtasun eta babes neurri bete beharko dira eta erabiltzaileek hainbat jarraibide bete beharko dituzte.
Ikasgelara sartzeko eta gela erabiltzeko beharrezkoa izango da txartelarekin sartzea. Txartela ez badute, liburutegian egiteko aukera dute. 17 urte beteak izatea eskatzen da, NAN fotokopia eta 5 euro (fidantzan jartzen dira) eman beharko dituzte.
Ordutegia, 07:00etatik 21:00etara izango da.Sartzerakoan bertako kontrol orria ere bete beharko dute erabiltzaileek. Musukoa jartzea derrigorrezkoa izango da.
Bakoitzak bere postua garbitu beharko du erabili ondoren. Horretarako beharrezko produktuak bertan jarri dira.
Horretaz gain, liburutegiko erabiltzaileek apalategietara gerturatu eta liburuak aukeratzeko eta hartzeko aukera izango dute, bihartik aurrera. Baina ezingo dira bertan irakurtzen geratu. Helduen liburutegiko aforoa 6 pertsonakoa izango da eta haurren liburutegikoa 4koa.