Saioak aurrez aurrekoak izango dira indarrean dagoen kontingentzia planean ezarritako segurtasun neurriak betez
Bizi dugun egoerak hala behartuta eta baldintzatuta, Loinatz Udal Musika Eskolak jarri ditu 2020-2021 ikasturteari begirako segurtasun eta babes neurriak. Aurreikusten den ikasturte hasierako “normaltasun berrian”, saio guztiak aurrez aurrekoak izango dira beharrezkoak diren segurtasun neurriak hartuta.
Horretarako indarrean dagoen kontingentzia planean ezarritako arauak jarraitu beharko dira. Honela bada, oro har eta nagusiki hauek dira eskola barrura sartzeko eta bertan ibiltzeko ezarri diren neurriak:
- - Gurasoak ezingo dira eraikinera sartu. Hala egin behar dutenean, aurretiko hitzordua eskatu beharko dute.
- - Ikasleak, adina eta taldearen arabera, irakasleez lagunduta sartuko dira .
- - Maskara jarrita sartu beharko da.
- - Eraikinaren sarreran eskuak hidrogelarekin garbituko dira.
- - Eskaileretan igotzeko eta jaisteko, eskaileraren eskuineko aldetik egingo da. Igogailua ezingo da erabili, behar berezietarako izan ezik.
- -Musika Lengoaia, Hastapena eta Tailerreko klaseen ordutegiak zorroztasunez errespetatzea eskatuko da. Taldeetako klaseen artean 5 eta 10 minutuko tarteak beharko dira gelak desinfektatu eta aireztatzeko.
Edozein aldaketa egongo balitz, ahalik eta azkarren jakinarazten saiatuko da eskolako zuzendaritza.