Emilio Truchuelo andoaindarrak 1955an marraztu zuen grabatua eta Eguberriak zoriontzeko txartel gisa erabili zen
Alkateak grabatuaren egileari aitortza eta esker ona adierazi dio burdinolan egin dion harreran
Delineante ofizioz eta marrazkigile trebea. Emilio Truchuelok (1928, Andoain), bere irudimenetik sortutako grabatua izan da Igartzako Monumentu Multzoko burdinolari 1615ean Felipe III.a erregeak egin zuen bisita irudikatu duena.
Eskaria 1955an egin zion orduko bere lantokiko nagusiak, Manuel Labordek. Laborde Hermanos enpresa andoaindarra, burdingintzarekin lotuta makina herramintaren sektorean jardun zen urte luzez eta egun eraikina ondare izendatua dago. Orduko nagusia, Manuel Laborde historia eta burdingintzaren zaletu izanik, Igartzako burdinolari buruzko erret-bisitaren grabatua eguberriak zoriontzeko txartelean jarri nahi eta Emilio Truchuelori eskatu zion aipamen historiko hura oinarri hartuta marraztu zezan.
Zorion-txartel izateko helburuz sortutako irudi hura Igartzako burdinolaren irudi esanguratsuenetariko bat izan da Igartzako Monumentu Multzoa eraberritu zenez geroztik.
65 urte geroago grabatu haren egilea Emilio Truchuelo, Igartzako Monumentu Multzoa bisitatzeko gonbidapena jasota bertan izan da familiaz lagunduta eta Beasaingo alkateak grabatuaren egileari aitortza eta eskertza eginez harrera egin dio burdinolan.