Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Kultura

Adrian Rescalvo eta Nerea Azcona Igartza Musika Bekaren irabazleak

2022/11/21

Gradu mailan Adrian Rescalvo García valentziarra eta Master mailan Nerea Azcona Galarraga donostiarra izan dira sarituak

Igartza Musika Bekaren VII. edizioan inoiz baino parte hartzaile gehiago aurkeztu izanak (45), Beasaingo Udalak eta Musikenek (Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegia) antolatzen duten sariketaren sona eta ospea handitu dela frogatu du. Oso giro berezia eta jatorra sortzen da interpreteen eta publikoaren artean, musikari gazte hauen talentua aparta da eta bekak sekulako bultzada suposatzen du ekonomikoki irabazleentzat. Izan ere ikasleen arabera, musika ikasketetarako honelako laguntza eskuratzea bultzada handi suposatzen du.

Giro horretan, Marta Moll del Alba Mendoza, Damián Martinez Marco, Jesús Etxeberria Jaime eta Arantxa Gastesik osatutako epaimahaiak Master eta Gradu mailan ikasle hauek saritu zituzten:  

Gradu mailako irabazlea kontrabaxu espezialitatean Valentziako Adrian Rescalvo García izan zen. Diploma eta 2.000 euroko diru-saria jaso zituen. Master mailakoan berriz, harpa espezialitatatean, JNerea Azcona Galarraga donostiarra saritu zuten diploma eta 3.000 eurorekin. 

Udalak eta Musikenek eskerrak eman nahi dizkiete sariketako parte-hartzaile guztiei eta publikoari orohar bertaratzeagatik.

Igartza Musika Beka irabazleak 2022 4Adrian Rescalvo García, gradu mailako irabazlea Igartza Musika Beka irabazleak 2022 1Nerea Azcona Galarraga, master mailako irabazlea

Igartza Musika Beka irabazleak 2022 2Nerea Azcona Galarraga