Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Udal gobernua

Langabeziak behera egin du Beasainen 2017an

2018/01/18

Lanbideko datuen arabera azken urtean 60 pertsona gutxiago daude langabezian eta ia puntu erdia jaitsi da langabezia-tasa

Udalak enplegu planaren baitan dituen egitasmoak indarrean mantenduko ditu langabeziaren aurka lanean jarraitzeko

Langabezian dauden pertsonen kopurua jaisten jarraitzen du udalerrian eta horrek Udal gobernuak enplegua sustatzeko martxan jarritako egitasmoen eragina balioan jartzen du.

Azken bi urtetan langabetuen kopuruaren joera beheranzkoa izan da. Lanbideko datuen arabera, 2015garren urtearen amaieran 698 langabetu zeuden, 2016an 621, eta 2017ko kopurua 561 izan da (337 emakume eta 224 gizon). Beraz, azken urteko datuei erreparatuz, 60 pertsona gutxiago daude langabezian Beasainen.

Honela, pasa den urtea amaituta Beasaingo langabeziaren indizea % 8,37 da. Aldiz, eskualde mailan % 9,06 da,  lurralde mailan Gipuzkoan %9,94 eta Euskal Autonomi Erkidegoari dagokionez % 12,11.

Beasaingo Udal gobernuak langabeziari aurka egiteko konpromisoari eusten dio. Izan ere lana oinarrizko eskubidea izanik bizi kalitatean eragin zuzena du eta pertsonei duintasuna ematen die. Horrela, legegintzaldi hasieratik martxan jarritako egitasmoei tinko eusten die, batez ere langabezian dauden pertsonen ezaugarriak erreparatuz, eskualdeko enpresen lan eskaintzari lotzen zaien formazio saioak antolatuz.

Ikolan lanaldi enpresarekin elkarlanean, Goierri lanbide eskolako formazio ikastaroak eta enpresetako lan praktikak babestuz, ekintzaile berrientzako diru laguntza ildoak sortuz Anezka inkubategia adibide, eta Coworking-a bezalako ekimenak lagunduz.

Honi lotuta, Beasaingo Udalak Caritas elkartearekin duen lankidetza hitzarmenari esker, Udalak Caritasen eskura jarritako baratze sozialetan 20 pertsona daude baratze-zaintza tailerrean okupazio lanetan.      

P1080920Aitor Aldasoro alkatea Caritaseko baratzezaintza tailer okupazionaleko pertsonekin