Beasaingo Udalean ordezkaritza politikoa duten alderdi guztietako ordezkariek elkarrekin adostutako adierazpena irakurri dute. Testu horretan, Nafarroako auzitegiak "La Manada" auziari buruz kaleratutako azken autoarekin erabateko desadostasuna adierazi dute eta emakume guztiak babesik gabe uzten dituen erabakia dela salatu dute. Hauxe da irakurritako idatzia:
Beasaingo udalak erabateko desadostasuna adierazten du, Nafarroako Auzitegiko autoak jasotakoarekin, alegia, 2016ko uztailaren 7an gertaturiko bortxaketaren kasuan zigortutakoak "La Manadako" kideak behin behinean aske uzteko erabakiarekin
Beasaingo udaleko zinegotzi guztiok, erabateko desadostasuna adierazten diogu, Nafarroako auzitegiak emandako autoarekin, eta instituzio zein herritarren haserre eta suminarekin bat egiten dugu.
Lehenik eta behin, Beasaingo udaleko zinegotziok, bere elkartasuna adierazi nahi diogu biktimari eta senitartekoei.Gure babesa erakutsi nahi diegu aipaturiko autoa inpugnatu nahi duten erakundeei, beharrezkoak diren errekurtsorako bitartekoak erabiliz.
Erabaki honek babesik gabe uzten ditu emakume guztiak; sistemak ez ditu behar bezala babesten emakumeen bizitzak eta ez ditu emakumeen eskubideak bermatzen.
Beasaingo udaleko zinegotziok, emakume guztiek askatasunerako duten eskubidea aldarrikatzen dugu eta era berean ez dugu inolako eraso matxistarik onartzen.
Berdintasunaren alde lan egiten jarraituko dugu mugimendu sozial, feminista, eta, oro har, herritarrekin bereziki, emakumeen eskubideen defentsan eta egunotan emakumeen eskubideen defentsan antolatu diren ekimen eta ekitaldiekin bat egiten dugu.