Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Udal gobernua

Burdinbide gunearen aldaketari buruzko informazio azterlanerako esleipena martxan

2019/01/04

Estatuko Sustapen Ministerioak argitaratu du Beasain -Ordizia burdinbidearen saihesbidea aztertzeko informazio azterlana idazteko zerbitzuen kontrataziorako esleipenerako baldintzak

Honela, Beasainek dituen hirigintza beharrei erantzun ahal izateko beste urrats bat eman da Udal gobernuak Beasaingo burdinbide gunea herriaren egituran txertatzeko duen helburuan

Madrilgo Sustapen Ministerioak argitaratu du bere kontratazio plataforman Beasain-Ordizia burdinbideko saihesbidearen azterketarako informazio azterlana idazteko zerbitzuen kontrataziorako esleipenaren baldintzak. Eskaintzak aurkezteko epea otsailaren 1-a arte dago zabalik.

Informazio azterlan hau egiteko zerbitzuen kontratazioak, aurrera pauso garrantzitsua suposatzen du Beasaingo Udalarentzat. Azterlan honek nola edo hala baldintzatuko bait luke Beasainen egun Adif-en burdinbide gunea herriaren egituran txertatu ahal izateko aukera. Baldin eta hau gauzatuko balitz, gune horretan eremu berdeak, merkataritzarako guneak, aisialdirako eta kirolerako espazioak, etxebizitzak eta abar aurre ikusiko lirateke. Honetaz gain garraio-eraz aldatzeko geltoki edo estazioa eta 1 nazional errepiderako sarbide eta irteera ere eraikitzeko aukera egongo litzateke.

Legealdi honetan Udal gobernuak aurkeztutako proiektu garrantzitsuenetakoa izan da burdinbide gunea herriaren egituran txertatzeko egitasmoa. Beasainen hazkunderako gune estrategikoa da aipatutako eremua. Horretarako azken hilabeteetan egindako gestioen ondotik iritsi da burdinbidearen saihesbidea gauzatu ahal izateko azterlana idazteko zerbitzuen kontrataziorako esleipena.

Udal agintariak, Madrilen ordezkaritza duen talde politikoak egindako gestioen ondorioz, urrian Adifeko goi arduradunekin bildu ziren burdinbide gunea Beasaingo hiri-egituran txertatzeko beharra azaltzeko eta etorkizuneko hazkundean duen garrantzia azpimarratzeko. Azaroan berriz, Bilboko Adifeko arduradunekin bildu ziren trenbideak lekuz aldatzearen bideragarritasun ekonomikoa aztertzeko, ondare saileko ordezkaritzari dagokielako teknikoki burdinguneko trenbideak lekuz aldatzeko zehaztapen teknikoen azterketaren ardura.

Orain iritsi da lanak egin ahal izateko informazio azterlana idazteko kontratatzeko esleipena egiteko baldintzen argitaratzea.

Esleipenaren esteka