Tokiko Gobernu Batzordean udal alderdi guztietako ordezkariak egongo dira udal gobernuaren erabakiz
80 urtetik gorako pertsonen etxeetan suteen prebentziorako sute-detektagailuak instalatzeko zerbitzua kontratatzea onartu zen Gobernu batzordean
Legealdi hasieran hartu diren erabaki garrantzitsuenak Udalaren antolaketarako batzordeen eraketa, konposaketa eta funtzioak zehaztu, erakunde kolegiatuetarako udal ordezkariak izendatzeko proposamenak onartu eta tokiko Udal Gobernu Batzordeak hartutakoak izan dira. Era berean, Ainara Aiestaran Aldasoro udalbatzaren eraketa egunean ezin izan zenez egon zinegotzi kargua hartu zuen.
Egutegi instituzionala finkatzerako orduan, osoko bilkuren maiztasunari dagokionez, hilabete bakoitzaren azkeneko ostegunetan, arratsaldeko 19:00etan egiteko proposamena onartu zen aho batez. Batzorde informatibo iraunkorren eraketa, konposaketa eta funtzioei dagokionez gehiengo soilarekin onartu zen hiru batzorde informatzaile hauek eratzea: antolakuntza, herritarrak eta lurraldea. Bozketan aldeko botoak 8 (EAJ-PNV) eta aurkako botoak 7 (Beasaingo EH Bildu, Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak) izan dira. Batzorde informatiboetako ordezkaritzak proportzionaltasuna gorde behar duenez, udal taldeek Plenoan duten ordezkaritzarekiko, batzordeak osatuko dira udal talde guztiek parte hartzeko moduan, proportzio honetan EAJ-PNV 4, Beasaingo EH Bildu 2 eta Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak 1. Batzorde informatiboak irekiak izango dira.
Erakunde kolegiatuetarako udal ordezkariak izendatzeko proposamena gehiengo osoarekin atera zen aurrera emaitza honekin aldeko botoak 10 (EAJ-PNV, Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak) eta abstentzioak 5 (Beasaingo EH Bildu). Honela bada honela banatua geratuko da Udaleko ordezkaritza erakunde kolegiatuetan: Tolosako eskualdeko abere hiltegian, Elena Ruiz Zabala eta Amets Arrospide Zubeldia eta ordezkoak Leire Artola Ugalde eta Aitor Aldasoro Iturbe. Sasieta Mankomunitatean Leire Artola Ugalde eta ordezkoa Aitor Aldasoro Iturbe. Goierriko Nekazaritza Elkartean Edorta Diaz Del Rio eta ordezkoa Elena Ruiz Zabala. Ur partzuergoan Edorta Diaz del Rio eta ordezkoa Leire Artola Ugalde. Haurreskola partzuergoan Maria Luisa Valles Fernandez eta ordezkoa Leire Artola Ugalde. Goierri Beheko Industrialdean Adur Ugartemendia Leunda eta ordezkoa Aitor Aldasoro Iturbe. Goierriko Herrien Ekintza Fundazioan Aitor Aldasoro Iturbe eta ordezkoa Amets Arrospide Zubeldia. Ikaslanen Aitor Aldasoro Iturbe eta ordezkaoa Amets Arrospide Zubeldia. Eta Goierri Goi Mailako Eskolan Aitor Aldasoro Itrube eta ordezkoa Amets Arrospide Zubeldia.
Aztertu eta erabakitako beste gaiak zinegotzien dedikazioak eta ordainsariak zehaztea eta talde politikoei zuzendutako asignazioak eta organo kolegiatuetako bileretara joateagatik jaso behar dituzten kalte-ordainak izan dira. Zinegotzien dedikazio eta ordainsariak gehiengo soilarekin onartu dira aldeko botoak 8 (EAJ-PNV) eta aurkako botoak 7 (Beasaingo EH Bildu 5, Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak 2).
Talde politikoen asignazioak eta organo kolegiatuetako bileretara joateagatik jaso behar dituzten kalte ordainak gehiengo osoarekin onartu ziren; aldeko botoak 10 (EAJ-PNV, Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak) eta aurkako botoak 5 (Beasaingo EH Bildu). Honekin batera behin behineko pertsonalaren kopurua, ezaugarriak eta ordainsariak ere onartu ziren gehiengo soilarekin, aldeko botoak: 8 (EAJ-PNV), aurkako botoak 2 (Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak) eta abstentzioak 5 (Beasaingo EH Bildu).
Gobernu batzordean talde politiko guztiak
Alkatearen ebazpenen atalean Gobernu batzordearen osaketa erabaki zen. Alkateaz gain Leire Artola Ugalde, Malu Valles, Nerea Manzisidor eta Eva Alvarez izango dira tokiko Gobernu batzordea osatuko dutenak. Gehiengo osoa duen Udal gobernuaren erabakiz, oposizioko alderdietako ordezkariak egongo dira batzordean informazioa eta gardentasuna bermatzearen alde. Hainbat eskumenen artean, batzorde honetan onartzen dira 60.000 eurotik gorako kontratazioak eta batzorde honetako bilerak irekiak izateaz gain, alderdi guztiek botoa eta hitza dute.
Adineko pertsonen etxeetan su detektagailuak jartzeko zerbitzua kontratatua
Honen harira aipatu uztaileko azken tokiko Gobernu Batzordean etxeko suteak aurreikusteko zerbitzuaren kontratazioa onartu zela. Zerbitzu hau “A tiempo servicios y prevenciones” enpresari esleitu zaio eta kontratuaren xedea honako zerbitzu hauek ematea izango da: Gizarte premiak antzematea, arriskuak aurreikustea eta dagokion txostena egitea. Suteen prebentziorako sute-detektagailuak instalatzea eta jada instalatuta dauden detektagailuen azterketa. Lehentasuna izango dute 2019an 80 urte beteko dituzten eta adin horretatik gorako pertsonek, baldin eta bakarrik bizi badira edo 80 urtetik gorako pertsonekin. Horrez gainera, zerbitzu hau jaso ahal izango dute ere 80 urtetik beherako pertsonek, Gizarte Zerbitzuek egoki irizten badiote.